UEU uda ikastaroa

UEUren uda ikastaroek gaur azken eguna izango dute eta Hitzen Lihoan, egunero moduan Iruñeako Jaso ikastolarekin hartu emana egin dugu asteazken honetan ere, goiza zer moduz dijoakien jakiteko eta zenbat ikasten ari diren jabetzeko.

Pirinoetako tontorrak euskal selekzioaren aldarria ikustarazteko erakus-leihoa

Urtero bezala, Frantziako Tour-a euskal zaletuen topagune bihurtu da egunotan eta hori baliatuz, ESAITek euskal selekzioen aldeko aldarria eraman du bertara. Peyresourde eta Peyreagudeko bidegurutzean jarri du gunea euskal selekzioaren aldeko iritzi taldeak eta hor antolatuko ditu euskal selekzioaren aldeko ekimenak, euskal festa eta bizikleta martxak. Gaur Peyresourdeko igoera eta bihar, Peyreagudekoa.

Mario Balotelli

asteartero moduan, Kirolaren B aldea ekarri digu gaurkoan ere Xabier Lopetegik, gaurkoan futbol jokalari bat hizketagai hartuta etorri da: Mario Balotelli, Italian jaiotako ghanatarra.

Euskal festa pirinioetan

Pirinio aldera ere egin dugu, euskal txirrindulari zale asko eta asko datozen egunotan hortxe elkartuko dira Tourreko etapak ikusi eta txirrindulariak animatzera. ESAITek urteroko jaia eta ekintzak antolatu ditu eta astearte honetako giroaren berri jasotzen ahalegindu gara Martxel Toledorekin zuzeneko konexioa egin dugu Hitzel Lihoan.

UEU uda ikastaroak

UEUren uda ikastaroak azken astean sartu berriak dira, Iruñean emango dituzte azken egun hauek eta gaurkoan ere guztiaren berri bertatik bertara jaso dugu Hitzen Lihoan.

Denboraldiko azken Burdinola

Oporraldia badator eta denboraldia badoa. Murrizketek eragindako egoerarekin gutxi dira bidaiatzeko aukera izango dutenak. Nolanahi ere, etxetik eta metal doinuen laguntzarekin munduko hainbat herrialdeetara joango gara uda aurreko nobedade horien bila. Orokorrean nahiko gordinak dira nahiz eta melodiarentzako tarte seinalatua izan: KREATOR, DYING FETUS, BEFORE THE DAWN, CIRCUS MAXIMUS, SONATA ARCTICA, ELBERETH, BIERSBREAKER, DIABULUS IN MUSICA, HILOTZ, …  Abuztuan atseden hartuko dugu, eta irailean bueltan gara!

Tourra pirinioetan

ESAITek aurtengo Frantziako tourrerako antolatu duen ekitaldi guztien berri ere eman digute Hitzen Lihoan, bidaian abiatu aurretik. Hilaren 17, 18 eta 19an Pirinioetan izango dira tourreko bi etapa ikusi eta txirrindulari martxa egiteko asmoz, besteak beste. Xehetasun guztiak gure mikrofonoetan eman dizkigute ESAITeko kideek.

Idazle eskola

Bergarako idazle eskolari astelehenero eskaintzen diogun tartean, gaur errezitaldi berezi bezain polita entzuteko aukera izan dugu Hitzen Lihoan: Beasaingo ikastolan eskainitako bakarrizketak jaso ditugu gure entzuleei eskaintzeko.