Zinea

Ostirala izaki, asteburuko estreinaldiak ekarri dizkigu Aitor Abaroak eta gaur bakarra izan dugu hizketagai, hainbeste itxaroten eta desiatzen egon garen THE DARK KNIGHT RISES Batman superheroiaren hirugarren eta azken filma!

REALA-OLYMPIQUE LYONNAIS

gaur 18.00etan Donibane Lohitzuneko errugbi zelaian (Pavillon Bleu). Sarrerak 5, 10 eta 20 eurotan. Partidara joan ezin duzuenontzat bada aukera kutxabanken eskutik Seaskari laguntzeko, Xalbador kolegioarentzat dirua eman nahi duenak, 12518 00390 01632802601 57 kontu korronte zenbakian dirua sartu dezake. Hainbat sari zozketatuko dira eta tartean Reala-Bartzelona liga partida ikusteko sarrerak!

Ahate magreta

Aitor Zabaleta gure txef partikularrak gaur “Ahate magreta” prestatu digu, marinatua eta onddoekin! Behatzak zupatuta, sabela ondo beteta geratzeko moduko mokadua beste behin ere Hitzen Lihoarentzat Aitorrek prestatu duena!

Zeharkaldiak

Ostegunero moduan, mendiko botak jantzi eta zeharkaldi eder bat egitera abiatu gara gaurkoan ere Gorka Azkaraterekin, Pirinio aldera eraman gaitu gaur, paraje eta ibilbide ezin hobeekin gozatzeko aukera ezin hobea eskaini digu beste behin ere.

Errobiko festibala

Errobiko festibala gaurtik igandera bitarte egingo da Itsasun, kontzertuak eta gehiago izango dira 17.aldi honetan, xehetasun gehiago emateko gurean izan da Maite Axiari antolakuntzako kidea.

UEU uda ikastaroak

UEUren uda ikastaroek atzo itxi zituzten ateak Iruñean eta Jaso ikastolan eman duten azken jardunaldien laburpena egin digu ostegun goiz honetan, egunero moduan, Idoia Torregarai UEUko komunikazio arduradunak.

Musika andana Kaleko Mobida saioan

Aurreko astean kale egin eta gero, beren buruari omenaldia egin diote Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioan. Musika andana entzun da, tartean 4 skins, Tango 14, Subculture, Janitors, V Asamblea,  Orreaga 778, Heitaroi, Komintern Sect, semeputiek… eta skinhead reggae pixkat ere bai. Beti bezala, agenda, berri eta leihaketaz lagunduta.

Qr kodeak

Teknologia berriei eskaintzen diegun tartean, Akting ingenieritza enpresako kide den Unai Bilbaok gaur QR kodeak azaldu dizkigu.

Liburu gomendioa

Aste honetako liburu gomendioa Pamiela argitaletxearen eskutik jaso dugu, Jose Angel Irigaraik uda honetarako liburuen zerrenda proposatu digu, besteak beste: `Assilah-ko eroa´(Capeau Urrutia), `Cuando eramos navarros´(Iñaki Sagredo), `Mikroipuinak´, `Paperezko bizitzak´(Manu Lopez Gaseni) edota `Frantzian je t´aime esaten dute´(Joxemari Iturralde).