Rebeka Ubera [EH Bildu]: «Euskara jakiteko eskubidea gauzatzeko oztopo ekonomikoak ezabatzea planteatzen dugu»

Euskara ikastea doakoa izan dadin EH Bilduk aurkeztutako lege proposamena tramitera onartu zuen pasa den astean Gasteizko Legebiltzarrak. EH Bilduren esanetan legea hau behar-beharrezkoa da gaur egun euskara ikasteko diru laguntzak egon arren, eskasak direlako eta ezberdinak herritar batzuentzat eta besteentzat, udalerrien arabera aldatzen direlako. Lege proposamen honen inguruan mintzatu gara Rebeka Ubera EH Bilduko parlamentariarekin.

Arrate Illaro [Euskaraldia]: «Erraza izango ez den arren, lor dezakegu palanka batzuk mugiaraztea»

Azken asteetan egindako «inurri lana» goraipatu du ariketa soziala hasi den egunean Euskaraldiako koordinatzaile Arrate Illarok. «Inertziekin apurtu eta hizkuntza ohituretan eraginez, aldaketa txikiekin aldaketa handiak» etor daitezkeela uste du. «Norbanakoek egingo dugu ariketa, baina egunerokoan euskal hiztunek ditugun oztopoak gainditzeko entitateen ardura» eskatuko dute. «Entrenamendu bat da, 12.egunetik aurrera ohiturak aldatzeko» gehitu du Illarok

‘Zubiak Batu’ eta elkartasuna adierazteko Kilometroak jaia igandean

Gipuzkoako Ikastolen aldeko jaia, Kilometroak, izango da igandean Urretxu eta Zumarragan. Bertako ikastolako lehendakari Argiñe Artolazabalek esan digunez, erronka handiak dituzte, izan maila pedagogikoko aldaketei erantzuteko edota bestelakoei erantzuteko. Lau gune izango ditu eta adin guztietarako egitaraua ia sei kilometroko ibilbidean.

Jean-Louis Davant: «Gauza guztiak euskaraz esaten eta idazten ahal dira. Duela 50 urte ametsa zen hori»

50 urte betetzen dira egun hauetan euskara batua sortzeko urrasak eman zirela. Arantzazuko Batzarra sortu eta euskalkien arteko arazoak gaindituz, hizkuntzak zituen erronkei aurre egitea zen xedea. Aurrez ordea, 1964an, Baionan, euskaltzale talde batek Euskal Idazkaritza sortu zuen. Jean-Louis Davant zen tartean. Txosten bat plazaratu zuten: ortografia, deklinabidea eta aditza landuaz. Jean-Louis Davanti GARAko Xole Aramendik egindako elkarrizketa probestu dugu urte haietako eztabaiden oinarria eta gaurdaino euskara batuak egin duen bidea ezagutzeko.

Nafartarren loturak eta euskara sustatuz Nafarroaren eguna igandean

Igande honetan ospatuko da Nafarroaren Eguna Baigorrin berrogeigarrenez. Maider Luro Basaizeako lehendakariak bestaz gozatzeko gonbita luzatu digu, baita larunbaterako antolatu duten BestOfaldia musika jaialdiaz. Oinarriak azken 40 urteetako berak dira. Baigorri biziarazi, nafartarren arteko loturak sustatu, euskara eta kultura babestea. Urtero Nafarroa Garaiko herri batekin senidetzen dira, eta aurten Altsasurekin izan dira harremanetan.

“Euskara bigarren mailako hizkuntza bilakatu eta gizartea mailakatzen dute”

“Mugarik gabeko euskara, ofizialtasuna!”. Lelo hori izango du larunbat honetan, martxoaren 24an, Iruñeako kaleak zeharkatuko dituen manifestazioak. Euskal Herrian Euskarazek egin du deialdia, eta bertako Azaitz Gartziak azaldu digunez, oraindik ere “gure eguneroko jardunean euskaldunoi mugak” ezartzen zaizkigula salatzeko asmoa dute.

EuskarAbentura, 31 egunez oinez bertako ondarea eta euskara uztartuz

16 eta 17 urte bitarteko 120 gazte euskaldunek espedizio bat abiatuko dute Euskal Herrian zehar uztailean. Oinez, Euskal Herriko Done Jakue bideak jarraituz, Euskal Herriko ondarea ezagutuko dute. EuskarAbentura du izena ekimenak, eta izenak dioen bezala, abentura eta euskara uztartuko dituzte. ‘Hiztun gazteen aktibazioan eragitea’ dute helburu nagusietako bat Josu Lopez de Aretxaga antolatzailearen esanetan.

EHE “Hezkuntza sistema goitik behera aldatu behar da ikasleen euskalduntzea bermatu nahi baldin bada”

Euskal Herrian Euskarazeko Urko Airbe gonbidatu dugu gaur “Gakoa” saiora. Bere bitartez EHEk, Aztikerren laguntzaz, gaur aurkeztu duen ikerketa aletu dugu.

“Euskarak ere borondate politikoa ezinbesteko du”

Atzo berretsi zuen EAEko Auzitegi Nagusiak Gipuzkoako Foru Aldundiak 2013-2017 aldirako onartu zuen Euskal Plana behin betiko mugatzea. Zigor Etxeburua Euskara Zuzendari zenean onartu zen plan hori. Etxeburuak salatu duenez, orohar Aldundiaren ekimen guztien kontra aritu zen Carlos Urkijo. Euskarari lehentasuna eman egungo desoreka orekatzeko helburuz egin zuten Etxeburuaren esanetan. Epai politikoa izan da Etxeburuaren esanetan, eta tamalez, momentuko interes politikoen araberako bidea egingo duela Euskararen Planak uste du.

Aitor Sarriegi: “Azken txapelketa dut, eta saio on bat egin nahiko nuke BECen”

BTN17ko azken finalaurrekoan garaipena lortu zuen Aitor Sarriegik. Bigarren itzulira ongi kokatuta iritsi zen, eta ‘beharra’ ere sentitzen zuen finalera sailkatzeko. Nahi baino ‘narratsago’ egin zuela Anaitasunan bertsotan esan digu Sarriegik. Bakarkakoan umoretik heldu zion gaiari, eta ‘asmatu’ egin zuen. Halaber, ez du bere burua asko estutzeko asmorik, ‘ahalik eta tenple onenarekin’ iritsi nahiko luke finalera.