Kategoria: Kultura eta artea

Bertsolariak Ameriketan

Unai Elizasu Lankuko kideak Euskal Herriko hainbat bertsolariak ameriketan eginiko bidaiaren inguruan antolatua den ekitaldiaz mintzo da.

Musika entzun edo ukan?

Blanca Izkuek gure gizartean hain zabaldua dagoen musika deskargatzeko ohituraz abiatuz, gaur egun musikarekin sortu diren harremanen inguruan gogoeta egin du: musika entzuten dugu edo ukaitea ote da helburua ? Eta haratago, zer soinu kalitatearekin entzuten dugu?

Xabier Arzalluz

Xabier Arzalluz jeltzalea izan da Bostetako Diligentzian. Ardo botila jokatu du Arzalluzek Ibarretxeren alde, baina ez da ausartu lehendakari bera izango dela esanda, ardo botila jokatzeko. Iragana, oraina eta etorkizunari buruz jardun da EBBko presidente karismatikoa.

Aritz Usandizagaren disko gomendioa

Aritz Usandizagak Emmanuel Jal sudan herriko musikariaren War child diskoa ezagutarazteko parada eman du.

Txotx denboraldia sagar uzta historikoarekin hasi da

Arantxa Eguzkiza Gipuzkoako Sagardogile Elkarteko lehendakariak kontatutakoaren arabera, inork espero ez zuen sagar uztak bereiziko du aurtengo txotx denboraldia. Sagardotegi askok produkzio osoa bertako sagarrarekin egingo du aurten. Hala kontatu du Bostetako Diligentzian.

Zaldun bakartiaren poesia

Asteko albiste garrantzitsu batzuk hartu eta poesia musikatu batean bildu ditu Bostetako Diligentziako zaldun bakartiak. Bostetako Diligentzia astelehenean itzuliko da gidari berri eta guzti. Astoa lehengo bera izango da.

Kalendula

Sendabelarren atalean, Nekane Martiarenak Kalendulak zertarako balio duen azaldu du. Etxeko lorontzietan edukitzeaz gain, Kalendula oso ona da azaleko arazoentzat eta baita hilekoa erregulatzeko ere.

Zaldun bakartiaren poesia

Astea borobiltzeko, asteko berri nagusiak poesia musikatu batean laburbildu ditu Bostetako Diligentziako zaldun bakartiak. Info7 irratiko arratsalderoko magazina astelehenean itzuliko da, arratsaldeko bostetan. Noiz bestela.

Poker periodistikoa

Aste guztian Euskal Autonomia Erkidegoko irrati publikoan entzundako ale esanguratsu batzuk bildu eta mahai gainean jarri dituzte Bostetako Diligentzian.

Petti musikariaren erretratua

Blanca Izkuek Petti euskal musikariaren inguruko gogoeta egin du, kantarika kontzertuetan pasarazten dituen sentimenduak eta barne bidaiak azpimarratuz.

Wordpress-arekin egina - 8some themean oinarriturik. Webgune honek podpress erabiltzen du
bisita izan ditu webgune honek