SOINUOLA, AUDIOEN EUSKAL ATARIA

Soinuola atariak audiogintzan Euskal Herrian dagoen sormenaren erakusleiho zabala izan nahi du: audio fitxategiak zintzilikatu, bilatu eta elkartrukatzeko euskal ataria da.

  • -norbanakoek euren baliabideekin – etxeko ordenagailu, mp3 grabagailu eta antzerakoekin – ekoitzitako audioen ataria da
  • webgune, irrati eta audio ekoizpengintzan ari direnen ataria da

Edonork du aukera webgunean bere audioak zintzilikatzeko, eta podcast sistemaren bidez audio fitxategi horiek zabaldu egingo dira, RSS sistema baliatuz horretarako (podcast zerbitzaria). Tresna honekin euskarazko audioak interneten nabarmen ugaltzeko baliabide teknikoak jarri nahi da norbanakoen eta elkarteen eskura.

Aukera hori eskaintzeaz gain, dagoeneko sarean dagoen euskarazko audio eskaintzaren bilduma egiten du, gaika sailkatuta (informazioa, aisia, gizarte gaiak, kultura, zientzia, teknologia, sexualitatea…). Horrekin, dagoen eskaintza osoa bistaratzeko tresna eraginkor bat sortu da: euskarazko audioen bilatzailea.