[TERTULIA] Egungo testuinguruan Diada masiboaren garrantzia

Diadako mobilizazioak eta Kataluniak bizi duen testuinguru politikoa hartu dute hizpide Igor Goikoleak eta Zigor Etxeburuak. Fem Republica lemapean milaka izango dira kalera aterako diren kataluniarrak. «Inpass» egoera honetan kalera masiboki ateratzeak garrantzia handia duela uste dute. Halaber, Espainiaren errepresio errezetatik atera eta herria martxan jarraitzea erronkatzat jo dute.Diadako mobilizazioak eta Kataluniak bizi duen testuinguru politikoa hartu dute hizpide Igor Goikoleak eta Zigor Etxeburuak. Fem Republica lemapean milaka izango dira kalera aterako diren kataluniarrak. «Inpass» egoera honetan kalera masiboki ateratzeak garrantzia handia duela uste dute. Halaber, Espainiaren errepresio errezetatik atera eta herria martxan jarraitzea erronkatzat jo dute.

[Tertulia] ‘Emakumeok ez gaude prest gehiago itzalean egoteko’

Pasaden asteko greba feministan oso pozik izan ziren eta laino artean bizi zuten Marisa Barrenak eta Ixabel Etxeberriak. Indar itzela erakutsi eta gutxinaka bada ere mundua eraldatzen joateko abiapuntua izan daitekeela uste dute. ’77an mugimendu feministan hasi ginenok greba prestatzeko prozesuan indarberritu gara’, nabarmendu dute. Politikari eta erakunde buru batzuen jarrera salatu dute. ‘Bidea luzea izanagatik ere, orain lan egin eta sortutako energia kudeatzen has gaitezen’.

Datu ofizialen arabera, 16.400 emakumek salatu zuten bortxaketa iaz Frantziar Estatuan

Biarritzeko FIPA jaialdian Israel herrialde gonbidatu izateak sortu duen haserreaz aritu gara GARAko kazetari Idoia Erasorekin. Bestetik, Frantziako Barne Ministroak 2017an izan diren bortxaketa salaketen zenbatekoa azaleratu ondoren, egoeraz erradiografia egin digu Erasok.

Estatuko botereak sagar berean [Tertulia]

Carles Puigdemontek atzo Danimarkan egindako hitzaldiaz eta Kataluniako egoera politikoaz hausnartu dute Igor Goikolea Hala Bediko kideak eta Beñat Hach Embarek Zuzeuko lagunak. Bestalde, bihar Bilboko auzitegian Iñigo Cabakas larri zauritu zutenean polizia burua zen Ugarteko ezizenez ezagutzen denak Jone Goirizelaia eta GARAko kazetarien aurka jarritako salaketaren epaiketa hasiko da. Ikuspegi humano batetik, harrigarria solaskideen esanetan. Azkenik, etxekaleratzeen inguruan mintzatu dira.

[TERTULIA] Ezkerraren jarrera ‘gaitzesgarria’ zerrenda bakarraren inguruan

Hezkuntza publikoan zerrenda bakarra ezartzearen kontra agertu da aldaketaren Gobernua sostengatzen duen Izquierda-Ezkerra alderdia. Hilaren 21ean PSNk bi zerrenden sistema legez bermatzeko parlamentura eramango duen proposamena babestuko du aipatu alderdiak. Mikel Jauregi eta Zigor Etxeburuak Ezkerrak ‘azalpen asko dituela emateko bere kontraesanen barruan’ adierazi dute. EAEn, unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoko profesionalen aldarriez ere jardun dute.

Iruñeko bortxaketaren auziaren erpinak landuz [Tertulia]

Gaizka Aranguren eta Mikel Jauregi batu dira gaurko tertuliara. Emakume bat taldean bortxatzea leporatuta Iruñean epaitzen ari direnen auzia eta Frantziar estatuan IEHko ordezkaritza presoen salbuespenezko neurriak bertan behera uzteko egiten ari diren harremanak izan dituzte hizpide. Azkenik, Espainiako Fiskalburuaren heriotzaren ondoren sare sozialetan egindako aipuak ikertzeko deliberoaz jardun dute.

Espetxetako hormetan arrakalak zabaltzen ari dira?

Altsasuko gazteen egoeraz, eta Frantses Estatuak DPS erregimena zazpi euskal presori bertan behera uzteaz mintzatu dira tertulian Iñaki Petxarroman eta Sonia Gonzalez. Azken honek presoei aplikatzen zaizkien politikan zabal ditzazkeen arrakalen gainean jardun dute.

Bortizkeria politikoaren eta polizialaren jardunaldiak Baionako gaztetxean

Baionako Zizpa Gaztetxean indarkeria poliziala eta bortizkeria politikoaren jardunaldiak ari dira egiten. Hori oinarri, indarkeria polizialak eta gatazkaren ondorioek Ipar Euskal Herrian izan duten eta egun duten sozializazioaz mintzatu dira tertulian Idoia Eraso eta Ihintza Arrieta kazetariak. Bestetik, Hendaiako topo geltokia handitzeko iragarri dituzten lanak aitzakiatzat hartuz, hiru euskal lurralde hauetan garraio publikoak dituen erabateko gabeziez hitz egin digute bi kazetariek.

[TERTULIA] ETAren jardun armatuaren amaieraren ondoren emandako aurrerapausuak eta falta dena aztergai

Sei urte bete ziren atzo Aieteko Konferentzia egin zenetik, eta ostiralean beteko da seigarren urteurrena ETAk bere jardun armatua behin betiko utziko zuela iragarri zuenetik. Mikel Jauregi eta Zigor Etxeburuak aztertu dituzte urte hauetan eragileen artean sortu diren konfiantza markoak, edota alde baten blokeoaren eraginez dagoen etsipen sentsazioaren aurrean egin daitekeena. Bestetik, Kataluniako azken orduetako gertaeren gainean hausnartu dute Etxeburuak eta Jauregik.

Guztiak turistak izaki, turismoaren onuren eta arazoen arteko oreka bila

Turismoa denen ahotan den honetan, Ipar Euskal Herrian, bereziki kostaldean garatzen den turismoaz aritu gara tertulian Ixabel Etxeberria eta Jon Garmendiarekin. Turismoaren onurak eta arazoak mahai gaineratu, turismoak duen pisua azpimarratu eta eredu egoki baten bila irtenbideak behar direla nabarmendu dute.