Modan jartzen diren elikagaiek edo joerek izan ditzazketen arriskuak

Jateko ohiturak edo elikagaiak aldatzen ditugunean, gorputzak behar dituen osagarri guztiak bermatuta izatea da funtsezkoena Nerea Segura nutrizionistaren esanetan. Modan jatzen diren produktuak kontsumitzeak arriskuak izan ditzazke, ez badakigu nola erabili behar diren elikagai horiek.

Edadetuek belarri handiagoak dituztela badakigu, baina zergatik?

kartilagoaren hazkuntza ez da bizitza guztian zehar gertatzen. Ikerketek erakutsi dutenez, 40 bat urtera iristen garenean kartilagoa ez da gehiago hazten. Ez hori bakarrik, adin horretatik aurrera kartilagoko zelulak gutxitzen hasten dira. Zahartzaroan belarriak eta sudurra handiagoak izatearen arrazoia grabitatea da. Azalak ezin dio pisuari eutsi eta, pixkanaka, kartilagoa erortzen hasten da esan digu Zientzia Kaierako Uxune Martinezek.

‘Akelarre Sorta’, 70.hamarkadan Euskal Herria dantzan jartzeko sortutako diskoa

Euskal Kantugintzaren baitako bere azken atala egin du gurean Andoni Tolosa ‘Morauk’. Agurrean oinarrituz, Oskarbi, Soroak, Enarak, Estitxu eta Daikiris, Atahualpa Yupanki… eta ezustekoren bat ere entzun dugu Tolosarekin. Esaterako, ‘Herri Gogoa’ disketxekoak AEBtara joan eta William S. Fischer musikariarekin hain ezagunak diren ‘Gurea Da’ edota ‘Euskaldunak Gara’ kantuak, garaian modan jartzen ari ziren musika dantzagarrietara eraman zituzten.

Rebeka Ubera [EH Bildu]: «Euskara jakiteko eskubidea gauzatzeko oztopo ekonomikoak ezabatzea planteatzen dugu»

Euskara ikastea doakoa izan dadin EH Bilduk aurkeztutako lege proposamena tramitera onartu zuen pasa den astean Gasteizko Legebiltzarrak. EH Bilduren esanetan legea hau behar-beharrezkoa da gaur egun euskara ikasteko diru laguntzak egon arren, eskasak direlako eta ezberdinak herritar batzuentzat eta besteentzat, udalerrien arabera aldatzen direlako. Lege proposamen honen inguruan mintzatu gara Rebeka Ubera EH Bilduko parlamentariarekin.

Arrate Illaro [Euskaraldia]: «Erraza izango ez den arren, lor dezakegu palanka batzuk mugiaraztea»

Azken asteetan egindako «inurri lana» goraipatu du ariketa soziala hasi den egunean Euskaraldiako koordinatzaile Arrate Illarok. «Inertziekin apurtu eta hizkuntza ohituretan eraginez, aldaketa txikiekin aldaketa handiak» etor daitezkeela uste du. «Norbanakoek egingo dugu ariketa, baina egunerokoan euskal hiztunek ditugun oztopoak gainditzeko entitateen ardura» eskatuko dute. «Entrenamendu bat da, 12.egunetik aurrera ohiturak aldatzeko» gehitu du Illarok

Tijuana eta San Diego arteko harresia, ametsen zapuztaile

Tijuana eta San Diego banatzen dituen mugara geroz eta ertamerikar gehiago ari dira iristen. Harresiaren alde batean zein bestean ateratako argazkiak hartu ditu honetaz hitz egiteko aitzaki bezala Irantzu Pastor argazkilariak.

Angel Oiarbide (Gure Esku Dago): «Edozein proiektu erabakitzeko zimenduak jartzen ari gara»

Atzo egindako galdeketen biharamunean, Gure Esku Dagoko eledun Angel Oiarbidek nabarmendu duenez, «askotan portzentaietan geratzen garen arren, galdeketa hauen helburua erabakitze eskubidearen eta estatus politikoaren eztabaida jendarteratzea da». Erreferendum lotesle baterako bidean «pauso garrantzitsu bat baino ezinbestekoa» izan da atzokoa. «Ziklo berri batean» sartu eta barne hausnarketaren ondorioak otsailean aurkeztuko dituzte, erabaki ahal izateko estrategia eta pausuak zein izango diren definitzeko.

Lehen Mundu Gerran, euskal oroitzapena itzaletik ateratzeko tenorea

Igandean Lehen Mundu Gerra amaitu zela ospatzeko milaka ekimen izango dira Europan. Frantses estatuak euskaldunak Frantziaren alde borokatu zirela aldarrikatzen badu, Baionan bihar egingo den ekitaldian euskaldun asko behartuta joan zirela, eta kopuru handietan intsumiso eta desertoreak izan zirela kontatuko da. Gerra kontakizun ofizialaren bitartez eman den asimilazioa agerian utzi nahi dute. ‘1914-1918 itzaletik argira’ herri omenaldian ekimen artistiko ezberdinak izango dira Baionako Antzokian. Ibai Telletxeak kontakizun ofizialaren aurrean egiten ari diren lanaren berri ekarri digu.

Ertamerikako migranteen karabana #AstekoArgazkian Gari Garaialderekin

Mexikoko hiriburura iritsi da duela aste batzuk atera zen karabana. Bizi hobeago baten bila AEBtara joatea deliberatu dute milaka lagunek. Alberto Pradilla kazetariak ‘Plaza Publica’ egunkarian kaleratu dituen erreportaiei irudia jarri dien Simone Dalmassoren hiru argazki ekarri ditu Bostok Photoko Gari Garaialdek.

Kasketa edo emozio zaparraden jatorria

Emozioak ongi kudeatzen ez ditugunean, haserreari esaterako ateratzen uzten ez diogunean, gure barruko adimen emozionala betetzen joaten gara. Hori beste nonbait atera eta emozio zaparrada edo kasketak izaten ditugu. Adimen emozionala garatzearen garrantzia nabarmendu du Aingeru Oiartzabal psikologoak adibideak emanez.