Xabi Payak orain bi urte jantzi zuen Euskalduna Jauregian Bizkaiko Bertsolari Txapelketa Nagusiko txapela, baina txapel horren iraungitze data larunbat honetan izango da Barakaldoko BEC erakustazokan. Orain arte gertatu dena eta gerta daitekeenaz aritu da Paya.
Euskal Herritik esportatutako gauza bakarra ez delako Iturgaiz. Zesta punta da euskal kirol nazioartekoena eta horren gainean egin du 20 minutuko dokumentala EƱaut Gantxegi lezoarrak. Bostetako Diligentzian bere asmo eta gorabeherak kontatu ditu.
Iratxe Retolazak teknologia berriak eta literaturaren arteko harremanak aztertu ditu, tartean, Koldo Izagirre, Patxi Zubizarreta eta Xabier Amuriza idazleek sarean burutu edo burutzen dituzten proiektuak.
Asteari amaiera zaldun bakartiaren poesia sui generisarekin ematen dio Bostetako Diligentziak. Aste honetan beste horrenbeste izan da eta berriz, astelehenean itzuliko da Info7ko diligentzia, arratsaldeko bostetan. Astelehenean Xabat Otxotorena txirrindularia izango da gonbidatu.
Estibalitz Esteibarek abenduan Euskal Herrian antolatuko diren bertso ikastaldiak eta Bertsozale Elkartearen azken ekoizpenak. aipatu ditu,
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa Nagusiak finala baino ez du falta txapelduna erabakitzeko eta BECeko oholtzara igoko den bertsolarietako bat da Etxahun Lekue. Larrabetzuarra Bizkaiko Txapelketako azken hiru edizioetako finalista da ta 2006ko txapeldunordea.
Keu Agirretxea kitarra jotzaile ondarrutarra izan da Bostetako Diligentzian. Agirretxea abizena edukiagatik, ez diote 700.000 euroko diru laguntzarik eman, baina bere disko berria aurkeztu du: “Momentu akustikoa”. Etsaiak eta UEK taldeetan urtetan jardun ondoren, proiektu berri bezain ezberdina da azken disko labur hau.
Aritz Usandizagak Natacha Atlas eta Mazeeka Ensemble orkestrak kaleratutako Ana Hina diskoaren kronika egin du.
Galder Perezek abenduan estreinatu edo estreinatuko diren antzerki obren erepasoa egin du.
Iro Landaluzerekin mendira joan gara eta saski bete perretxiko bildu dugu. Denak ez dira jateko modukoak izango baina ale bat edo beste badira politak. Onddo nahaski polita irten daiteke behintzat.