Sinestuarazi nahi digute estatu berririk ezin dela sortu, eta ez da horrela.

Urtzi Urrutikoetxearekin hausnartu dugu gaur Kataluinako egoera eta argi du zirt edo zart egiteko unea dela. Tentsioa gora doa Espainian, eta hori egunkarietako lerroburutan antzeman daiteke, baina zaila da aurreratzea zer gertatuko den; “uncharted waters” delako eremuan sartzera goazela dio Urrutikoetxeak. Puerto Ricoko egoeraren inguruan ere hitz egin dugu, hemendik bi astera izango dira galdekatuak bertako herritarrak.

Emmanuel Macronen garaipena aztergai, Eguzki Urteagarekin

Igandeko hauteskundeen emaitzak aztertu ditugu gaur, “Beti izango dugu Paris” irrati-tartean, Eguzki Urteagarekin. Datozen hilabeteetan Estatu frantsesean giltzarri izango diren kontuak aztertu ditugu Urteagarekin.

Politika egiteagatik torturatuak eta bortxatuak

Uruguay, Txile edo Argentinako diktadura garaietan egiturazkoa izan zen antolatuta zeuden emakume ezkertiarren aurkako biolentzia sexuala. Berrogei urteko isiltasunaren ondoren hasi dira emakume haiek gertaturikoa kontatzen. Ainara Lertxundi Gara egunkariko nazioarteko ataleko buruak ekarri digu gaia.

Asteko argazkiak: M1 gorria munduan

Asteko argazkiak atalean maiatzaren lehenari begira jarri gaitu Irantzu Pastor argazkilariak. Zehazki, Estambul, Atenas, Pakistan eta Kubako argazki bana ekarri digu eta horiek aipatu ditugu. Argi dago, munduan barna langile borroka bizirik dagoela.

Diaspora beso zabalik euskal gazteak hartzeko gogoz

2004an jarri zuten martxan Argentinako Necochea Euskal Etxeko lagunek Hator Hona programa, helburua euskal gazteak bertara joatea euskara eta euskal kultura zabaltzera. Hamairu urte eta gero oso gustura daude emaitzekin eta aurten ere deialdia egin dute. Igandean amaituko da izen emateko epea. Necocheako Juantxi Yacominik eman dizkigu azalpenak.

Ziurra al da Macronek irabaziko duela bigarren itzulian?

Frantses Estatuko hauteskunde presidentzialen inguruan solastu dugu goizean, “Beti izango dugu Paris” irrati-tartean, Eguzki Urteaga gure kolaboratzailearekin.

Bangladeshen eta hemen, marken atzean emakumeen esplotazioa

Lau urte dira Bangladesheko hiriburuan Rana Plaza eraikina hondoratu eta 1.200 langile hil zirela, gehienak emakumeak eta oso baldintza prekariotan zeudenak. Gertakari hura gogoratu eta munduan zehar Rana Plaza asko daudela gogora ekartzeko mobilizazioa egin dute gaur Emakumeen Mundu Martxak eta Setemek Bilbon, H&M kate handiaren ondoan. Itziar Gandariasekin hitz egin dugu.

Asteko argazkiak: argazkilariak salbatzaile ala errealitatearen erakusle?

Asteko argazkiak atalean bi gai izan ditugu hizpide Argazkipress-eko Jagoba Manterolarekin. Batetik, faxismoaren aurkako ikono bilakatu diren irudiak, eta horien artean, berriki sare sozialetan zabaldu den Saffiyah Khanena. Eta bestetik, fotokazetariek gatazketan duten funtzioa: bizitzen salbatzaile izan behar dute ala errealitatearen berri eman behar dute?

Ezjakintasunez beteta datorren Brexita

Gaur jarri du martxan Brexita Britainia Handiak. Bi urteko negoziazioak abiatuko ditu orain Europar Batasunarekin. Zer negoziatuko da bertan? Zer dago jokoan Brexitarekin? Nola eragingo die herritarrei? Edinburgo eta Londonen bizi diren euskaldunen testigantzak biltzearekin batera analisia egin dugu Txente Rekondorekin.

Brexita, nazio burujabeentzako aukera

Asteazkenean jakinaraziko dio formalki Erresuma Batuko gobernuak Bruselari EB uzteko erabakia eta horrela martxan jarriko da brexita. Nola eragiten ari da hau Eskozia, Irlanda edota Gales bezalako nazioetan? Eta EBeko gainerako herrialdeetan, Alemania edota Espainian esaterako? Urtzi Urrutikoetxea ETBko nazioarteko gaietako arduradunarekin aztertu dugu.