“Erdogani Ez!” izango da aurtengo Newroz egunean kurduen lelo nagusia

Martxoaren 21ean, udaberria iristearekin batera ospatzen dute kurduek Newroz eguna, Herri kurduaren egun nazionala. Aurtengoa ordea, ospakizun berezia izango da ipar Kurdistanen, apirilean sistema presidentzialista ezartzeko erreferenduma izango baita Turkian eta horrek, Recep Tayyip Erdogan presidenteari izugarrizko boterea emango lioke. Horregatik, “Erdogani Ez! Erreferendumari Ez!” izango da aurtengo Newroz egunean kurduen lelo nagusia.

Sexu langileak euren lanbidearen defentsan Nikaraguan

Antolatuta daude sexu langileak Nikaraguan eta euren lanbidea edozein lanbideren parekoa izan dadin urrats garrantzitsuak ematen ari dira. Azkena, sexu langileak bitartekari judizial izendatu izana auzitegi gorenak. Lan horren berri ematen du Girasoles de Nicaraguadokumentalak. Horri buruz hitz egin digu Ainara Lertxundi Garako kazetariak.

Katalunia eta Eskozia aurrera, eta gu?

Erabakitze eskubideari eta burujabetza prozesuei begira jarri gara tertulian Marisa Barrena eta Mikel Jauregirekin. Katalunia eta Eskoziatik iritsitako erabakiak aztertu ostean gure herrira begira jarri gara. Zer garrantzia dute asteburu honetan egingo diren galdeketek?

Zein lotura dute Brexitak eta Eskoziaren independentziak?

Aimar Etxeberria Naizeko kazetariak eman dizkigu erantzunak, prozesu guztia bertatik bertara bizitzen ari baita Eskoziatik. Sturgeonen gaurko agerraldiaren atarian hitz egin dugu berarekin. Azken honen taktika izan da, hain zuzen, Brexitarekin sortu den egoera baliatzea Eskoziako independentzia prozesua indartzeko.

François Fillon-en inguruan pizturiko polemika guztia aztergai Eguzki Urteagarekin

Jupperen aukera baztertuta, ia ziurra da dagoeneko François Fillon izango dela azkenean, LR Errepublikanoak alderdiaren presidentegaia. Kostata, baina badirudi Fillonek bataila irabazi duela. Beste gauza bat da alderdi eskuindarrak hauteslegoaren aurrean erakutsi duen irudia eta apirilaren izango diren hateskundeetan lortuko dituen emaitzak.

Martxoaren 8a Bruselan

Hala egokitu zaigu europar parlamentuko foro feministara etorri garen Euskal Herriko taldekideoi. Kalea zein parlamentua, biak zapaldu ditugu. Egun honetako aldarrikapen nagusiak biltzeaz gainera, prostituzioaren jirako mahaingurua jarraitu dugu parlamentuan. Ikuspegi abolizionista nagusitu da.

“Grezia osoan dauden errefuxiatuei jakiak ematea izango da gure jopuntua”

Urtebetez 500 mila otordu, egunean 1300 errefuxiaturi eman die Zaporeak proiektuak Greziako Chios uhartean. Bada, igandean emango diete azkenekoz. Norbegiako Gobernuz Kanpoko erakunde baten esku utziko du Chiosko sukaldea eta hemendik aurrera Grezia osoan dauden 70 mila errefuxiatuengana iristea izango dute helburu. Oraitz Garcia Zaporeak proiektuko lagunak eman dizkigu azalpenak.

Pablo Escobar: Kolonbiako “Robin Hood”

Kolonbiako droga trafikatzaile handiena izan zen Pablo Escobar, bereziki gobernuaren partetik gorrotatua baina herritar askok “santutzat” jarria. Haren iragana turismo bilakatu da orain Bogotan eta bereziki Medellin hirian, bera jaio eta hil zen hirian. Aztarna haiei jarraiki bitxikeria hainbat kontatu dizkigu Joanes Etxebarria kazetariak.

CETA ituna: “multinazionalen neurrira egindako trajea”

Europarlamentuak Kanada eta Europako Batasunaren arteko merkataritza askeko ituna (CETA) onartu du. EH Bilduko europarlamentari Josu Juaristi izan da kontra bozkatu duenetako bat. Juaristik azpimarratu du, tokian tokiko araudiak bertan behera uzteko aukera ematen zaiela multinazionalei. Muga zergak desagertu egingo dira eta Kanadako enpresek aukera izango dute Europako lehiaketetara aurkezteko. Auzitegi pribatuak ere sortuko dira, araudi edo lege baten kontra jotzeko aukera izango dute enpresa hauek. “Multinazionalen neurrira egindako trajea” Juaristik esan digunez.

“Errefuxiatu guneetako bizi baldintzak ez dira duinak”

Greziako errefuxiatuen egoera gertutik ari da ezagutzen Patxi Gaztelumendi larabetzuarra. Hirugarren astean bete du dagoeneko Grezian eta gaur, orain arte ikusitakoaren laburpena egin digu Kalegorrian saioan.