“Asko dugu ikasteko Italiako borroka sozialetaz”

Italian Askapenako brigadetan izan zen Onintza Valverde. Kontatu digunez, borroka sozialetaz asko dugu ikasteko Euskal Herrian. AHTaren kontrako borroka iraunkorra, etxebizitzarena, marginazioaren kontrakoa edota emakumeena ezagutu dituzte besteak beste.

“Okupazioa gordintzean, emakumeen kontrako jazarpena handitzen da Palestinan”

Askapenako Brigada Feminista Palestinan izan zen uztailaren hasieran. Maddi Gallastegik kontatu digunez, “ikuspuntu feministatik hango egoeraren berri izateko” elkartu ziren eragile ezberdinekin. Borroka bikoitza dute, jendarte tradizionalean balore feministak sustatzearena. Egunerokoan palestinarrek aurre egin behar dieten une latzei buruz jardun dugu Gallastegirekin.

Emmanuel Macronen lan erreforma berria aztergai Eguzki Urteagarekin

Hamabostean behin egiten dugun gisara, frantses Estatuko aktualitate politikoa aztertu dugu gaur, “Beti izango dugu paris” tartean, Eguzki Urteagarekin.

Marokok beste bi aktibista kanporatu ditu “Saharan gertatzen ari dena ezkutatzeko”

Marokoko gobernuak bere “ixiltasunaren” politikarekin jarraitzen du Saharako gatazka itzalpean mantentzeko xedearekin. Aste honetan bertan, El Aaiun-eko kanpamendura jaon nahi zuten bi aktibista kanporatu ditu; Laura Moreno Torregrosa kataluniarra eta Andera saez de Eguilez Pulido euskalduna.

“Trumpen agintaldia amesgaiztoa izaten ari da”

“Trump Amesgaizto Amerikarra” izenburupean liburua argitaratu dute Elkar, Jakin eta Berriak. Zergatik hautatu zuten estatubatuarrek enpresari aberats bat munduko potentzia nagusia zuzentzeko? Galdera horri erantzuten saiatu dira hainbat idazle, kazetari eta irakasle. Joseba Zulaikarekin izan gara gu, fantasiaz eta ametsez hizketan, Trumpen geroa “fantasia hutsa” baita Renon bizi den euskaldunarentzat. Edonola, amets edo mito amerikanoa zalantzan dagoela baieztatu digu.

“Emaitza historikoak eskuratu dituzte abertzale korsikarrek”

Igandean Estatu frantsesean izandako hauteskunde legegileen emaitzak baloratu ditugu gaur, “Beti izango dugu Paris” irrati-tartean, Eguzki Urteagaren laguntzarekin.

“Nabarmendu behar da Venezuelan gertatzen ari dena estatu kolpe bat dela”

Venezuelako gobernuaren eta herriaren aldeko manifestazioa egin zuten atzo Bilbon Venezuela Aurrera plataformak deituta. Herrialdeari begiratu diogu Venezuela ongi asko ezagutzen duen Eneko Compainsen eskutik. Estatu kolpe baten aurrean gaudela ohartarazi eta Nicolas Maduroren gobernuak arlo ekonomikoan arreta jartzea ezinbestekotzat jo du.

ETAri FARCek bezala jokatzeko eskatu, Madrilek eta Bogotak zerikusirik ez dutenean

Kolonbian izan da berriki Iñigo Urkullu lehendakaria. Bidaia ekonomikoa izan da baina mezu politikoa ere igorri du bertatik lehendakariak. FARCen eredua jarraitu eta autokritika eskatu dio ETAri. Ainara Lertxundi GARAko kazetariak Kale Gorrian saioan nabarmendu du bake akordioa sinatu eta Kolonbiako gobernuak estatuaren indarkeria aitortu ostean iritsi dela FARCen autokritika. Euskal Herriko bake prozesuan argi dago Gobernu espainiarraren jarrera oso bestelakoa dela.

Jokaldia gaizki atera zaie, Britania Handiak ahultasunetik negoziatu beharko du Brexita

Britania Handian Theresa Mayk irabazi ditu Parlamenturako bozak, baina gehiengo osoa galduta. 314 eserleku lortu dituzte kontserbadoreek, duela bi urte baino 12 gutxiago. Laboristek, berriz, 260 eserleku, 29 gehiago. Eskozian, SNP alderdi independentistak jeitsiera nabarmena, 34 eserlku lortu dituzte, 21 gutxiago. Britania Handian atzo egin zituzten hauteskundeen inguruan aritu gara Edinburgon dagoen Aimar Etxeberria Naiz agerkariko kazetariarekin.

Igandeko hateskunde legegile frantsesak aztergai Eguzki Urteagarekin

Hamabostean behin egiten dugun moduan, Eguzki Urteagak Estatu frantseseko aktualitate politkoa aztertu du “Beti izango dugu Paris” irrati tartean.