Rafa Udalde [Dima herriko alkatea] : “EAJren gestio txarrak miseria kudeatzera behartu gaitu”

Bildu koalizioak Bizkaiko hainbat Udalek bizi dute egoera ekonomiko kaxkarraz ohartarazi du eta Bizkaiko Diputazioak ez ikusiarena egiten duela salatu du. Gainera, Udal askok bizi duten egoera ekonomiko larria EAJk aurreko agintaldian egindako kudaketa kaskarraren ondorio zuzena dela kritikatu du koalizioak prentsaurrekoan. Dima-ren egoera horren adibide argia da eta goizean, Kale Gorrian saioan, Dima-ko alkate Rafa Ugalderekin hitz egiteko aukera izan dugu.

Denboraldiko azken Kaleko Mobida saioa

Kaleko Mobidaren bigarren denboraldiaren azken irratsaioa eskaini du Ekaitz Etxezarretak. Kurtsoa bukatzeko barduliako neska taldeen inguruko berezitxo bat prestatu du, Olatz (Against the Rapist) eta Marian (Ostikua Potrotan) taldeetako kideak etorri dira horretarako. Beti bezala, agenda, leihaketa eta berriez lagunduta. Hurrengo kurtsorarte!

Teknologia berriak

Teknologia berrien tarteak gaur itxi ditu ateak, Akting ingenieritza enpresa izan da gurekin kurtso honetan teknologia albiste guztien berri ematen Hitzen Lihoan. Unai Bilbaok gaur, urteko errepasoa egin digu, ikasturte honetan ikusi ditugun hainbat gai errepasatu ditugu azken saio honetan.

Red Bull Dolomitenmann

Kirol kontu gehiago ere bai astearte honetan Hitzen Lihoan. Datorren irailaren 8an, euskal talde batek nazioarteko “Red Bull Dolomitenmann” proba ikusgarrian parte hartuko du, lehendabiziko aldiz. Erreleboka egiten den talde proba da, mundu mailako 110 taldek eman dute izena eta Austriako dolomitetan egiten da. Bertara abiatu aurreko zereginak nola dihoazkien ezagutzeko parada hartu dugu astearte honetan Hitzen Lihoan.

Bradley Wiggins

Kirolaren B aldean, amaitu berri den Frantziako tourrak utzi digun izen propioa ekarri digu mahai gainera gaur Xabier Lopetegik: Bradley Wiggins aurtengo irabazlea.

Bilboko Konpartsak : “Unibertsoko edozein tokira oporrotan joateko bidai txartela ordainduko diogu Iñaki Azkuna alkateari”

Udal gobernuaren partetik erasoak eta oztopoak bata bestearen atzetik jaso arren, Bilboko Konpartsek ez dute umore ona galtzeko batere intentziorik eta oso proposamen berezia egin dute. Itziar Villafanez, konpartsen bozeramaleak ironia puntu batekin baieztatu digunez “unibertsoko edozein tokira oporrotan joateko bidai-txartela ordainduko diogu Iñaki Azkuna alkateari”.

UEU uda ikastaroak

Bukatu dira aurtengo UEUren uda ikastaroak. Baionan, Eibarren eta Iruñean egin dituzte ikastaroak ekainaren 26tik uztailaren 18ra arte. Ikastaroen arduraduna, Irati Iziarrekin hitz egin dugu Hitzen Lihoan, amaitu berri diren ikastaroen balorazioa egiteko.

Dokumentalismo berria

Hamabostean behin gurean izaten da Gotzone Elu Hondarribiako argazkilaria eta gaur ikasturte honetako azken saioan izan da, dokumentalismo berriaren bigarren atala eskaini digu gaur Gotzonek.

Idazle eskola

Astelehenero moduan Bergarako idazle eskolara egin dugu Hitzen Lihoako lehen ordu betea osatzeko eta idazle eskolak gure antzera, kurtsoari agur esan dio, II. Karmele Igartua Beka irabazleak, eguerdi literarioa eta gehiago izan zituzten ikasturte amaierako festan; guztiaren berri eman dizuegu goiz honetan.