Eli Etxeberria (LABeko idazkari feminista): «Soldata arrakala gainditzeko borondaterik ez dago»

Hego Euskal Herriko administrazio eta enpresa pribatuetan gizonezko eta emakumezkoen soldaten artean dauden diferentziak aztertzeko ikerketa bat egin du LABek. Eli Etxeberria, idazkari feministak nabarmendu duenez, egun «borondaterik ez dago» soldata arrakala gainditzeko. HEHn, %15,2koa da soldata arrakala, emakumeek 7.700 euro gutxiago irabazten dute bataz beste. «Lan baldintza okerragoak dituzten sektoreetan aritzen dira, gizonen neurrira sortuta dago lan mundua, zaintza eta bestelako aspektuak ez dira aintzat hartzen» eta beste hainbat faktore aipatu ditu Etxeberriak.

Software librea burujabeak izateko

Gisa elkarteak software librearekin egiten du lan. Maider Likonak esan digunez, egunero erabiltzen ditugun gailu elektronikoetan ahalik eta burujabeen izatea sustatzen dute. Uste baino askoz gehiago kontrolatzen gaituzte, eta aukera egon badago horretatik ihes egiteko software librearen bidez.

UZTAILAK 28, Adi!, gure helmuga Euskal Herria!

Uste dut esan behar dudan honekin gehienok ados egongo zaretela, alegia, txirrindularitzan, Frantziako Tourra dela urtean zehar mundu mailan antolatzen den ekimen nagusiena eta aldi berean garrantzitsuena, bere baitan mugitzen delako kirol arloan zein ekonomikoan txirrindularitza profesionalaren mundua, horrek esan nahi duen guztiarekin.

Pintto txakurra zein alderdi politikotakoa den badakizu? Mirarik azterketa serioa egin du.

Hauteskunde emaitzen inkestak egiten ari dira azken asteotan. Mirari Martiarenak AstoroxaFokus propioa egin du. Baina ez gizakien bozka intentzioari buruz, baizik eta animaliek zein alderdiri bozkatuko lieketen galdegin du. Pintto txakurra esaterako, zein alderditakoa den badakizu?

Musikaren iraupenak

Ba al du garrantzirik kantuen neurriak edo iraupenak? Zein da abesti baten iraupenik egokiena burua erne eta adi egoteko uneoro kantuari? Kantuaren laburtasunak behartuko du musikaria ez erortzea errepikapenean, eskatuko dio zehatza izatea egituraketan, melodiaren ikuspuntua gogoraerraza izatea.

Feministon herria da alternatibena

Alternatiben Herriak, gure herriaren komunitate-gaitasuna agerian utzi du, gaitasuna sareak eta alternatibak sortzeko.

Euskal zinemari bultzada emateko abian da Gastibeltza Filmak

Euskal zinema sortu, ekoiztu eta banatzeko asmoz lehen urratsak eman ditu Gastibeltza filmak egitasmoak. Katti Pocheluk azaldu digunez, bulegoa Lapurdin izanagatik ere, Euskal Herri osoari begira ari dira lanean. Banaketa sarea guretik kanpo zabalduko dute. Lau proiektu ari dira bultzatzen oraingoz.

Udaberriko Munduko Poesia Kaierak: Ezra Pound eta Al Berto

Udaberriko Munduko Poesia Kaierak kalean dira. Erza Pound estatubatuarraren poesiak itzuli ditu batetik Luigi Anselmik eta Al Berto portugaldarrarenak bestetik Joxe Mari Sestorainek. Kaieren zuzendari Beñat Sarasolak aletu dizkigu bi egile hauen lanak poema errezitatuen laguntzarekin.

Ura metafora gisa erabilita egin diren euskal kantuak

Euskal Kantugintzaren atal berri batean, Andoni Tolosa musikariak Ura gaia hartu du ardatz. Zazpi kantu oinarri hartuta, ura metafora gisa erabili eta zentzu politiko, humano eta sentimentuz josiriko ibaietatik zehar ibili gaitu ‘Morauk’.

Quim Torra presidente berriaren inguruko hausnarketa Beñat Zaldua kazetariarekin

6 hilabete eta gero, presidente berria du Generalitateak. Quim Torra izango da aurrerantzean Kataluniako presidentea eta berau baloratzeko Beñat Zaldua, GARA egunkariko kazetaria, gonbidatu dugu gaur Gakoa saioara