Kultur ezberdinen topagune bilakatuko da Errenteria Atlantikaldia jaialdiarekin

Ostiraletik igandera bitarte ‘Itsas Korronteak’ lemarekin bat egingo dute munduko kultura ezberdinek Atlantikaldian. Nazioarteko zein Euskal Herriko musikari eta kultur adierazpide ezberdinetako artistak elkartuko dira. Kultur aniztasunaren aberastasuna azaleratuko da Errenterian. Halaber, jaialdia parte hartzailea izateak berebiziko garrantzia du Iker Tolosa zuzendariaren esanetan. Nneka, 47 Soul, Esne Beltza, Manez eta Kobreak, Serrulla, Olatz Salvador, Bebe… eta askoz gehiago izango da Atlantikaldian.

Jean-Louis Davant: «Gauza guztiak euskaraz esaten eta idazten ahal dira. Duela 50 urte ametsa zen hori»

50 urte betetzen dira egun hauetan euskara batua sortzeko urrasak eman zirela. Arantzazuko Batzarra sortu eta euskalkien arteko arazoak gaindituz, hizkuntzak zituen erronkei aurre egitea zen xedea. Aurrez ordea, 1964an, Baionan, euskaltzale talde batek Euskal Idazkaritza sortu zuen. Jean-Louis Davant zen tartean. Txosten bat plazaratu zuten: ortografia, deklinabidea eta aditza landuaz. Jean-Louis Davanti GARAko Xole Aramendik egindako elkarrizketa probestu dugu urte haietako eztabaiden oinarria eta gaurdaino euskara batuak egin duen bidea ezagutzeko.

Alternatibak martxan jarri eta konspiratzeko gune bihurtuko da Zubieta ‘Iraultza Txikien Akanpadan’

Datorren ostegunetik igandera «bestelako Euskal Herria amesten dugun herritarren topaleku» bilakatuko da Gipuzkoako Zubieta. ‘Iraultza Txikien Akanpada’ egingo dute. «Konplizitateak eraiki, elkarrekin hausnartu eta konspiratu, egin dezakeguna irudikatu eta alternatibak praktikan jarriko ditugu» esan du Beñat Irasuegik gurean. Olatukoop antolaketaren parte da eta «bizitza erdigunean jarriz», adin guztietako herritarrentzat prestatu dutela egitaraua aurreratu digu.

[ANALISIA-Beñat Zaldua] «Urte zail baten ostean, gaurko Diada independentismoaren indar erakustaldi berria izan da»

Gaurkoan, Gakoa saioan, Kataluniako Diadari harreta bereziarekin begiratu nahi izan diogu eta horretarako, independentismoaren mobilizazio berri hau bertatik bertara jarraitu duen Beñat Zaldua GARAko kazetariarekin hitz egin dugu. Zalduaren hitzetan, «urte zail baten ostean, gaurko Diada independentismoaren indar erakustaldi berria izan da».

[TERTULIA] Egungo testuinguruan Diada masiboaren garrantzia

Diadako mobilizazioak eta Kataluniak bizi duen testuinguru politikoa hartu dute hizpide Igor Goikoleak eta Zigor Etxeburuak. Fem Republica lemapean milaka izango dira kalera aterako diren kataluniarrak. «Inpass» egoera honetan kalera masiboki ateratzeak garrantzia handia duela uste dute. Halaber, Espainiaren errepresio errezetatik atera eta herria martxan jarraitzea erronkatzat jo dute.Diadako mobilizazioak eta Kataluniak bizi duen testuinguru politikoa hartu dute hizpide Igor Goikoleak eta Zigor Etxeburuak. Fem Republica lemapean milaka izango dira kalera aterako diren kataluniarrak. «Inpass» egoera honetan kalera masiboki ateratzeak garrantzia handia duela uste dute. Halaber, Espainiaren errepresio errezetatik atera eta herria martxan jarraitzea erronkatzat jo dute.

Munduan asko zabaltzen ez den Yemengo gerra hotsa

Yemengo egoera larriaz mintzatu da Txente Rekondo, nazioarteko gaietan aditua. NBEk munduko krisi humanitario larriena dela dio. 90.hamarkadatik herrialdeak ez du bakerik ezagutu eta 2015ean Saudi Arabiak zuzentzen duen koalizioa egungo presidentearen alde egiten hasi zenetik, gerra gordindu egin da. Herrialde eta eragile askoren interesak daude bertan jokoan. Munduak kasu askorik egiten ez dion gerra honetako armak ixiltzeko unea urrun dagoela dirudi.

Marian Beitialarrangoitia (EH Bildu): «Euskal presoak gerturatzeko politika irmorik ez du PSOEko gobernuak»

Parisko Hezkuntza Nazionalak Seaskari ukatzen dizkion irakasle postuak aldarrikatzeko mobilizazioekin hasi dute ikasturtea Seaskako ikasle, guraso eta irakasleek.

LGTB kolektiboaren errealitate bortitz eta bizi grina, ‘Mari-mutil handi baten bluesa’ eleberrian

Leslie Feinberg, komunista, transgenero, kazetari, fabrikako langile, zuri antiarrazista eta judu sekularra, borrokalari sutsua izan zen bizi osoan zehar, besteak beste, LGTB komunitatearean eskubideen alde.

Palestinan da Brigada Feminista

Asteazkena izaki, Askapenako brigaden berri izan dugu gaur, Libano eta Palestinara begira jarri gara. Libanon dagoen taldea Rami Salami DBZko militantearekin izan ziren eta hainbat errefuxiatu-gune bisitatzeko aukera izan zuten. Palestinan dagoen brigadak ere hainbat bisita egin ditu, besteak beste, Ali Mohamed Jeddha afropalestinarrarekin hitz egin du, eta AidaCamp errefuxiatu gunean ere izan dira, bisita aprobetxatu egin dute harresian mural bat margotzeko.

Olatukoopen barne sendotzea etorkizunari aurre egiteko

Olatukoopen ikasturtearen balantzea egin du Gorka Juliok. Erakunde eta eragile ezberdinekin egin dituzten akordioak, etorkizunari hobeto erantzuteko sortu dituzten barneko egitura ezberdinak eta ekonomia sozial eta eraldatzailean sakontzeko proiektura batu diren kooperatiben gehitzea aipatu ditu besteak beste Juliok.