Kortxoenea gaztetxearen eraisketa salatzeagatik, bi gazte epaitu dituzte Donostian

Donostiako Gros auzoko Kortxoenea gaztetxearen eraisketa salatzeko protestetan atxiloturiko bi gazte epaitu dituzte gaur, Gipuzkoa hiriburuan. Zehazki, Ategorrieta kalean eserialdia egiteagatik, urtebeteko espetxe zigor eskaerari aurre egin behar izan diote bi auziperatuek eta hori salatzeko elkarretaratzea egin dute goizean dozenaka lagunek epaitegi atarian.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude