Paul Bilbao [Kontseilua]: “Euskararen Legea aldatzea urgentziazkoa da Nafarroan”

Aste honetan 30 urte beteko ditu Nafarroako Euskararen Legeak. Herrialde zaharrean euskara zonifikatu zuen legea da 1986koa eta gaur egun, oraindik ere, indarrean da. Hori dela eta, Euskararen Legeak 30 urte bete dituela oroitzeko eta Nafarroan euskara indartzeko hartu beharreko neurriak zeintzuk diren mahai-gainean jartzeko Kontseiluak ekitaldia egingo du bihar Condestable Jauregian, Iruñean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude