Amiantoagatik beste langile bat hil dela baieztatu du Asviamie elkarteak. Zazpigarrena 2016a hasi zenetik

Uzkudunek enpresa eta erakundeak jo ditu heriotzaren erantzule, amianto partikulak irensteagatik inolako neurririk ez hartzeagatik. Amiantoaren erruz azaleratutako gaixotasunak oldean ari dira hedatzen, gehienak erretiroa hartu ondoren. Amiantoaren biktimen elkartearen esanetan, altzairutegi edota galdategietan lan eginikoen artean Ā«geroz eta agerikoagoakĀ» dira arnas gaixotasunak: enfisemak, biriketako minbiziak eta biriketako EPOC gaitz butxatzaile kronikoak dira ohikoenak. Erretzearekin lotzen dira maiz, baina Asviamiek izurritetzat jo ditu, eta herritarrei eskatu die sala dezatela urraketa oro.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude