Kolonbia: akordioa iritsiko da!

Nazioarteko atalean Kolonbiara begira jarri gara Gara egunkariko Ainara Lertxundirekin. La Habanatik iritsi berria da kazetaria, Kolonbiako gobernuaren eta FARC gerrilaren arteko negoziaketak bertatik bertara bizitu ondoren. Martxoaren 23rako ez baina bi aldeen arteko akordioa iritsiko dela ziur agertu da Lertxundi. Aurrera begira dituzten erronkak, halere, ez dira txikiak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude