Quark: Paleolitoan gizakiek Eurasiatik Afrikara egindako migrazioen ebidentziak

Paleolitoan gizakiek Eurasiatik Afrikara migratu zutela erakusten duen ebidentzia bat aurkitu dute EHUko Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalia Fisiologia Saileko ikertzaileek. Errumanian aurkitutako gorputz baten hortzetako DNA aztertuta (zehazki, hortzetako genoma mitokondriala), eta ikusi dute gaur egun Afrika iparraldean ohikoak diren ezaugarri genetikoak dituela. Eta, beraz, Errumaniako gizaki hau bertakoen arbasoa dela ondorioztatu dute.

Quark: oroitzapenak garunean errepikatu eta lekuz aldatzen dira, memoria sendotuz

Londreseko Unibertsitatean ikerketa bat egin dute eta ikusi dute ekintza bat egin ondoren atseden hartzean garunean oroitzapenak errepikatu egiten direla, eta jarraian, garuneko beste leku batera eramaten direla. Ikerketaren emaitzek erakusten dute bizitzako esperientziak garunean errepikatzea garrantzitsua izan daitekeela oroimena sendotu eta etorkizunean oroitzapenak azkar berreskuratu ahal izateko. Alzheimerra eta bestelako gaitz amnesikoak ulertzeko gakoa izan daiteke fenomeno hori sakon aztertzea.

Quark: Artizarra eta Akatsuki

2010ean, Japoniako Espazio Agentziak, JAXAk, zunda bat bidali zuen Artizarra esploratzera, Akatsuki iznekoa, baina arazoak izan zituen eta Eguzkiaren inguruko orbitan geratu zen. Baina 2015ean japoniarrek berreskuratu zuten zunda eta Artzarrarera bideratu zuten. Orain hasi da zunda emaitza zientzifikoak ematen.

Quark: emakumeei pelbisa zabaltzen zaie ugalkortasun handieneko garaian, erditzea errazteko

Zuricheko unibertsitatean egindako ikerketa baten arabera, emakumeei pelbisa zabaltzen zaie ugalkortasun handieneko garaian, erditzea errazteko, gero berriz estutzen da adinean aurrera egin ahala ugaltze-garaia amaitu dela erakutsiz bezala. Pelbisa zabaltzen dela bagenekien, baina orain arte, ezin izan da ongi neurtu pelbisaren forma nola aldatzen den bizitzan zehar, orain aldiz, Zuricheko ikertzaileek, 3 dimentsikoko ezken irudi teknologiei esker hori neurtu ahal izan dute.

Txernobylgo hondamendiaren itzala ez da desagertu

Azkenaldian, kutsu baikorra duen ikerketa bat baino gehiago argitaratu da, Txernobyl inguruko egoerari buruz. Esaterako, iazko urrian Current Biology-n argitaratutako batean baieztatu zuten erradioaktibitateak kutsatutako eremuan ugaritzen ari direla ugaztun handiak. Are gehiago, Ukrainiak eremua ingurumen-santutegi izendatuko duela adierazi du. Alabaina, Txernobylgo zentral nuklearreko hondamendiak utzitako ondorioak ez dira desagertu.

Quark: insomnioak garuneko komunikazio sareen kalteekin lotura du

Insomnioa oso ohikoa den arren, honen arrazoiak eta ondorioak argitu gabe daude oraindik. Bide horretan, ‘Radiology’ aldizkarian argitaratu duten ikerketa batek erakutsi du insomnioa duten pazienteek garuneko materia zuria kaltetuta dutela. Materia zuria funtsezkoa da garunaren funtzionamendurako, izan ere, neuronen axoiez osatutako zuntz luzeek osatzen dute materia zuria, eta zuntz horiek garunaren alde desberdinak konektatzen dituzte.

Tay: xalo jaio eta arrazista eta matxista bilakatu zen programa

Adimen artifizialaren arlotik datoz notiziak. Duela gutxi, Googlek garatutako AlphaGo programak Go mahai-jokoaren munduko txapelduna garaitzea lortu zuen. Handik egun batzuetara, Microsoftek Tay aurkeztu zuen.

Quark: hezurren osineko hominino famatuak neandertalen lerrokoak zirela erakutsi du ikerketa berri batek

Hezurren Osineko fosilen DNA nuklearra aztertuta, ondorioztatu dute duela 430.000 urteko gizaki haiek ahaidetasun handiagoa zutela neandertalekin, denisovarrekin baino. Aurrez, DNA mitokondrialaren analisi batek kontrakoa iradoki zuen. Ezusteko emaitza izan zen, hezurren morfologia neandertalenaren oso antzekoa baitzen. Orain, DNA nuklearraren analisiak neandertalen lerrokoak zirela berretsi dute.

Uraren kalitatea

Arturo Elosegik ikerlan ugari egin ditu ibaiei buruz eta Euskal Herrian gutxik bezala daki zein egoeratan dagoen gure inguruneko ura eta, oro har, mundu zabaleko ura. Bere laguntzaz, herrialde aberats eta txiroetako uraren egoera aztertuko dugu, eta Euskal Herrian uraren gaia zertan den azalduko digu, bidenabar. Ura kaltetzen duten kutsatzaile nagusien zerrenda labur bat emango digu, baina baita konponbideak proposatu ere.

Quark: Neandertalek gugan utzitako herentzia genetikoaren eragina osasunean

Jakina da gaur egungo europarrok eta asiarrok Neandertalengandik heredatutako geneak ditugula gure DNAn. Zehazki, genomaren %1.5-4 en artean da jatorriz Neandertalena. Orain, herentzia genetiko horrek europarron osasunean duen eragina aztertu dute, eta ondorioztatu dute erlazioa dutela zenbait gaixotasun neurologiko, psikiatriko, immunologiko, dermatologiko eta zirkulatorioekin.