Arrate Orueta: “Sekulako denboraldia egiten ari da Athletic eta ikaragarri pozten naiz, merezi du liga irabaztea”

Gaurko saioan Arrate Orueta elkarrizketatu dugu, Athleticeko jokalari ohia. Berarekin talde zuri-gorria egiten ari den denboraldi aparta aztertu dugu eta futbola utzi ostean bere bizitza berria nola doakion ere kontatu digu. Aitortu du hasieran oso momentu gogorrak igaro zituela, baina, orain, nahiko gustura omen dago. Ospitalean lanean jarraitzen du eta beste kirol batzuk praktikatzen hasi da.

Nuria Amezcua: “Gogorra da taekwondoa bigarren plano batean uztea nazioarteko txapelketetan parte hartzen ari zarenean”

Gaurko saioan Nuria Amezcua arabarra elkarrizketatu dugu. Amezcua hiru urtez egon zen Madrilgo errendimendu altuko zentruan taekwondoa praktikatzen beka bati esker.

Iraia Iturregi: “Oraindik asko geratzen da baina horrela jarraituz gero liga irabazteko aukerak izango ditugu”.

Gaurko Kirol Leihoan Athleticek Atletico Madrilen aurka lorturiko garaipena eta bere lidertzaren sendotzea aztertu ditugu Iraia Iturregi taldeko kapitainarekin.

Naxari Altuna: “Emakumezkoen futbolaren gaineko interesa arrazoitua dago taldeek kalitate handia dutelako”.

Gaurko saioan Naxari Altuna ETBko kazetariarekin aztertu dugu Oiartzun eta Athleticen arteko derbia. Halaber, euskal taldeen osasuna ere baloratu dugu berarekin.
Bestalde, partida zuzenean ikusi zuen Jon Maia bertsolariak bere ikuspuntua eman digu eta gainera bertso dotore bat oparitu digu.
Ane Bergararekin (Bartzelona) Realaren aurka jokatu zuten partida xehetu dugu eta Bartzelonan egin dituen lehen hilabeteen berri ere eman digu.

Martxel Toledo: Kirolean ere, ahoa itxita eta eskuak gurutzatuta nahi gaituzte

Uste dut, ikasgai paregabea, beste bat, etorri zaigula Katalunia aldetik. Bejon diela.

Everest igotzeko, dirua baino zerbait beharko da orain. Eskerrak

Nepal hartu du berriro ere hizpide Pipas Larrandaburuk. Nepaleko mendietan jende uholdea dago. Batzuek esperientzia bazuten, beste batzuek deus. “Zirko” itsura hartu diote askok munduko gailur garaienari.  Orain arte, nahikoa zen baimen bat erostea Everestera igotzeko. Edonor joan zitekeen munduko gailur handienera diruaren truke. Orain, Gobenutik gauzak ezberdinak ikusten dira.

Irene Usabiaga: “Oraindik sinetsi ezinda nago, ametsik onenetan ere ez nuen espero elite mailan horrelako emaitzak hain goiz lortzea”.

Gaurko saioan pistako Europako Txapelketako kanporatze proban brontzezko domina kolkoratu berri duen Irene Usabiagarekin hitz egiteko aukera izan dugu.

Emakumezkoen futbol mundialari begira

Kirolari genero ikuspegitik begira jartzen gara atal honetan Ainhoa Azurmendi Avento Consultoriako kirol aholkulari eta berdintasun agentearekin.