Oinez historikorako guztia prest!

Gaur lanean daudenak bat baino gehiago eta horien artean igandeko Nafarroa Oinezerako dena prest egon dadin buru belarri dabiltzan Viana eta Lodosako ikastoletako lagunak. Azken honetako Ibaialde Ikastolako zuzendari Iñigo Telleriak eman dizkigu xehetasunak.

Iker Martinez de Lagos:”Hezkuntzako aurrerapausoak kanpora atera behar ditugu, transmisioa ez da eskolaren ardura”

Imanol Urbieta omentzeko Bilbon sare sozialen bidez egindako deialdi inprobisatuan parte hartu zuen Iker Martinez de Lagosek eta ederra izan omen zen.

Naroa Cuesta: “Euskara hobetu zein besteei lagundu eta gehiago egiteko, eman izena Mintzalagunen”

Hasi berri dugun ikasturtea aipatuz estreinatu da Naroa Cuesta ‘Egin kontu’-n. Finean, aldatu nahiko genituzkeen ohituren zerrenda berritzen aritzen omen gara egunotan. Baina Cuestak badaki ohiturak aldatzea zaila dela, baina baita aldatzeko modu bakarra ekitea dela ere. Hargatik, erronka berrien artean euskara gehiago egitea edota ikasturte berria euskaldunago bilakatzea jartzea proposatu du.

Mertxe Mugika: “Euskarak eta elkarbizitzak beste urrats bat egingo dute eta hedatzea denon ardura da”

Irailarekin batera, matrikulazio kanpainari ekiten diote AEK-ko lagunek. Horren aurretik, ordea, sukaldeko lana egoten dela nabarmendu du Mertxe Mugikak, zein mezu zabalduko den zehaztu beharra, zein euskarri baliatu eta nori zuzendu… Mugikaren hitzetan, zabaldu beharreko mezu berriak erakargarria izan behar du, eta aurtengo matrikulazio kanpainarako AEK, %100 afektiboa leloa horregatik hautatu dute. Harremanak direlako bizitzako muina eta horietarako euskara ikasteko modu efektiboa eskaini nahi dutelako.

Bost hamarkada euskalduntzea efektibo egiten

Irailaren 1etik martxan da AEKren matrikulazio kanpaina %100 afektiboa lelopean. Urrian hasiko dituzte mota guztietako ikastaro eta eskolak helduentzat. Jakes Bortairuk eta Oscar Elizburuk eman dizkigute xehetasunak.

Koldo Zarate: “Borondatea badago, datorrenak euskarara jauzi egiteko legegintzaldia izan behar luke”

EAEko hauteskunde autonomikoetarako kanpaina hastear den honetan, EHE Euskal Herrian Euskarazeko Koldo Zaratek gaitzetsi egin du oraingoan ere hautagai gisa aurkezten diren guztiak euskaldunak ez izatea.

Argitxu Camus: “Giro euskaldunean hazi naute, naturaltasun osoz, kanpoan egoera ez zelarik hain sinple”

Euskara transmititu diotenen ohoretan hizketan estreinatu da Argitxu Camus gurean. Bereziki, aiton-amonek horretan izandako eraginari erreparatu dio. Duela zenbait hilabete amaren ama galdu zuen eta egunotan aitaren aita ari zaio itzaltzen. Haiek eta gurasoek hartutako zenbait erabakiri esker dela euskalduna uste du Camusek. Amama Zalgizekoa zuen eta aitani Onizepekoa du, xiberutarrak biak. Lehena euskaraz bizi izan zen haur denboran eta ondorengoak hala heztea erabaki zuen.

“Gai-jartzailearen figura baloratu eta errespetatu behar da”

Bertsolaritzaz aritu gara gaur solasetan Josu Goikoetxea bertso gai-jartzailearekin. Hedabideetaz maiz dute bertsolariek lekua, eta gutxi gai egile eta gai jartzaileek, eta horrekin bukatzeko Goikoetxea gonbidatu dugu gurera. Dozenaka galdera egin dizkiogu bat bestearen atzetik. Noiz da gai bat ona? Zein da inspirazio iturria? Bertso saio batean zein da gai jartzailearen ardura? Idatzita ez dagoen legerik badago? Eta noski, bertso tramen inguruan ere hitz eign dugu, nola ez ba!

“Euskara da gure marka, munduari begiratzeko dugun leihoa eta egiten diogun ekarpena”

Donostia 2016 Europako Kultur Hiribirutzak antolatutako ‘Hitzargiak’ topaketari erreferentzia egin dio UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko lehendakari Josu Labakak. Europako hizkuntza gutxituen biziberritzearen aldeko dinamikaken berri ezagutzeko aukera egon zen bertan. Hizkuntza bat sustatzeko lekuren batean arrakasta izan duen dinamika beste baterako baliatzeko parada izan zen topaketa. Udalerri euskaldunek ere izan zuten presentzia bertan, eta eragin linguistikoaren ebaluazioa neurtzeko tresnaren berri eman zuten. Labakaren ustez, euskara da euskaldunok bereizten gaituena eta biziberritze esperientziak trukatzea aberasgarria da

“Helburu egokiak jarriz gero, festak eraginkorrak izan daitezke gizarte aldaketarako”

Euskararen alde egiten diren festez eta horien inguruan zenbaitek jartzen duten mutur okerraz hitz egin du Manex Agirrek.