EH Bildu: “Uste dugu aukerak egon daitezkeela EAJrekin akordioak lortzeko”

Hasi berria den legealdiari begira, akordioetarako aukerak aztertzeko EAJren eta EH Bilduren ordezkariek bilera egin dute gaur goizean, «asmo eraikitzailearekin eta normaltasun demokratiko osoz». Unai Urruzuno EH Bilduko parlamentariak EAJrekin akordioak lortzeko aukerak ikusten ditu.

Estatua eskualdeek ere osatzen dutelako

Txikia izanagatik Valoniako eskualdeak erabaki handi bat blokeatzea lortu du, merkataritza liberalizatzeko EB eta Kanadaren arteko CETA hitzarmena. Belgikako Estatu federala Bruselak, Flandriak eta Valoniak osatzen dute eta erabakiak aurrera ateratzeko guztien oniritzia beharrezkoa da. Kasu honetan, Valoniak ezezkoa eman du eta hitzarmena blokeatu.

Gasteizeko Parlamenturik parekideenean politika feministak bultzatzera doa EH Bildu legebiltzarrera

Inoizko Parlamenturik parekideena osatuko da gaur Gasteizeko legebiltzarrean. 75 legebiltzarkidetik 41 emakumeak izango dira, alegia, ordezkarien %55. Datu hau 80. hamarkadako lehen legebiltzarrarekin alderatzen badugu aldea ikusgarria da. Oihana Etxebarrieta EH Bilduko parlamentaria da 41 emakume horietariko bat.

“Tokea eman dio Frantziako Justiziak espainiakoari”

Emilie Martin ez espainiaratzea erabaki du Paueko auzitegiak, besteak beste, zuberotarrari leporatzen dizkioten ekintzak ez direla delitu argudiatuta. Martinentzat garrantzitsua da baieztapen hori, euskal preso politikoen eskubideen alde lan egitea ez dela delitu erakusten duelako.

“Urtarrilaren lehenean martxan jarriko da, lehen aldiz, Ipar Euskal herriko egitura administratiboa”

Pau-eko auzitegiak ez du Ipar Euskal Herriko Herri Elkargoaren eraketa bertan behera utziko azkenean. Eraketaren aurka jarrita zeuden bi helegiteak ez ditu onartu auzitegiak, eta beraz urtarrilaren 1erako eratuko da 200 urte baino gehiagoan Ipar Euskal Herria bere osotasunean oanrtuko duen lehen erakundea.  Gaiari buruz jardun dugu Nicolas Blain, Batera-ko kidearekin.

Josu Erkoreka [EAJ]: “Gure lehentasuna ekonomia berpiztea izango da”

Gaurko garaile argia da Eusko Alderdi Jeltzalea. Emaitzak horiek baloratzeko hain zuzen, Josu Erkoreka, Bizkaiko EAJko zerrenda burua elkarrizketatu dugu. Bere hitzetan EAJren lehentasuna datorren legegiltzandian “ekonomia berpiztea izango da”, hori delako Erkorekaren hitzetan, “herritarren gehiengoaren lehentasuna”.

Zein da Israelek Siriako gerran duen papera?

Pasa den irailaren 12az geroztik indarrean da AEBk eta Errusiak erdietsi duten su-eten akordioa Sirian. Txente Rekondo nazioarteko analistaren aburuz ordea, su-etenak ez du oinarri sendorik eta mesfidati azaldu da epe laburrean izan ditzakeen ondorioekin.

Bakea posible da

Irailaren 26an sinatuko dute bakea Cartagenan FARC gerrillak eta Kolonbiako gobernuak. Ikasturtea bake itxaropenarekin amaitu genuen eta bakearen pedagogia eginez abiatu dugu Gara egunkariko kazetari Ainara Lertxundirekin. Korapilo nagusiak aipatu ditugu: politika egiteko gerrillak behar dituen baldintzak, Urriaren 2ko kontsulta herritarra eta ELN talde armatua.

Balutxistan: Iran, Pakistan eta Afganistan artean dagoen herri zapaldua

ran, Pakistan eta Afganistan artean dagoen nazioa da Balutxistan, errepresioa eguneroko ogia da. Pakistanek 2010-2015era 18.000 balutxe  bahitu eta 2000 hil zituen, eta kopuru horrek gora egin duela aurreikusi daiteke. Munduan barrena asko dira estaturik gabeko herriak, nazio gisa garateko arazoak dituztenak edo zuzenean sekuako errepresioa pairatzen dutenak. Horietako asko baina ez dira batera ezagunak eta leku gutxi dute komunikabideetan, ez da hala gertatuko Info7 irratian eta Oihan Larrañagak asteazkenero emango digu nazio baten berri.

Txente Rekondo: “Estatu kolpe saiakera eman izan ez balitz ere, prestatuta zeuden atxiloketak egiten ari da Erdogan”

Joan den ostiral gauean Turkian eman zen estatu kolpe saiakerari buruz hitz egin dugu Txente Rekondo, nazioarteko analista eta Info7 Irratiko ohiko kolaboratzailearekin. Bere esanetan estatu kolpe saiakera nahiko “txapuzeroa” izan da, eta koordinazio falta nabarmena izan du.