Itxaron gela, kamisoia, uniformeak…ospitaleak ere badu umoretik

Astorroxa gure umore tartean aspaldiko bixita jaso dugu, Idoia Torregarairena, ongi etorri! Hospitalean egin behar izan duen egonaldiari ere atera dio zukua eta hemen bere kontakizuna. Tratua oso ona, oilasko egosia baita ere baina denbora luuuuuze batean ez duela bueltatzeko asmorik ziurtatu digu Torregaraik.

Lilatoia, M8, Ekonomia Feminista…Dolox ikasten eta haserretzen ari da

Astorroxa gure umore tartean gaur Dolores Mujika “Dolox” izan dugu. Hilabete honetako errepasoa eginez kontatu digu Lilatoian oso ondo pasa zuela, M8ko manifestazioa indartsua iruditu zitzaiola eta Ekonomia Feministari buruz berriko Azpeitian egin den foroan asko ikasi duela. Zenbait aldarrikapen ere baditu, entzun!

Urtean lau aldiz maitemintzen naiz eta bikoterik gabe zoriontsua naiz!

35 urtetik gora bikoterik gabeko emakume askori egiten zaizkien hainbat aipamen egin dizkigu gaur Onintza Enbeitak Astorroxa umore tartean. Berari egindako aipamenak dira eta guztiek sutu dute. “Etorriko zaizu”, “zorte txarra izan duzu baina lasai” edo “badaukat lagun bat zuretzat” bezalakoak. Hori bai, maitemintzeko ez du inolako arazorik, urtean lau aldiz maitemintzen da, joan den astean azkena.

Gorriak, beltzak, urdinak eta berdeak ikusita Ukraniatik Moskura

Hala harrapatu ditugu Giussepe Olaizzola gure opera kritikoa eta bere astoa eta mandoa Astorroxa umore tartean. Moskura iritsi berritan bi opera proposamen egin dizkigu Olaizzolak. Iraultza eta maitasuna nahastu zaizkigu gaurko tartean.

Dolox sagardotegira joan da, txotxxxxx!

Dolores Mujika “Dolox” izan da gaur gure Astorroxa umore tartean. Oraingoan sagardotegitik bueltan etorri zaigu eta badu zer kontatuta. Disgustatuta eta haserre etorri da topatu duen giroaz, batik bat, gizonezkoen jarreraz. Iñauteritarako zein mozorro prestatu duen prest ere kontatu digu.

EITBn eguraldiak hartzen duen lekuaz titietaraino!

Astorroxa gure umore tartean eguraldiari begira jarri gaitu Onintza Enbeitak, zehazki esanda EITBn eguraldiak hartzen gehiegizko lekuaz nazkatuta agertu zaigu, “neguan elurra egitea eta udan bero egitea gauza anormaltzat jotzeraino” dio. Aktualitatearekin lotutako beste zenbait errealitate ixiltzeko taktika izango ote da?

GabONAK ala GabTXARRAK? Gabonei buruzko dekalogoa

Astorroxa umore tartean Gabonei begira jarri gaitu Iraitz Madariagak. Opariak, lagun ezkutua, familia, enpatxoa…marrazten dituzten bezain politak al dira Gabonak? Entzun Iraitz Madariagak egin digun dekalogoa!

Habanan Sarrirekin salsa dantzatzeko zorian

Giussepe Olaizzola gure opera kritikoa Habanan topatu dugu bere astoa eta mandoarekin. Sarri-opera bat topatzeko itxaropenez joan da baina ez omen du topatu. Bien bitartean, gustura harrapatu dugu salsa eta guaracha dantzatzen. Aukera suertatzen bada akaso Sarri dantzan agertzen den argazkia bidaliko digula esan digu.

“Maitasun gorroto harremana dut fajekin”

Astorroxa umore tartean fajei buruzko monografikoa egin dugu Onintza Enbeitarekin. Garen bezala geure gorputza onartzea, hori oinarri hartuta zergatik ez faja bat jarri mitxelin edo okela zertxobait disimulatzeko? Estilo desberdinetako fajak erakutsi dizkigu, hori bai, haragi kolorekorik ez.

Astoa eta mandoarekin Aieteko jardinean

Astorroxa umore tartean gaur Giussepe Olaizzola gure opera kritikoa Donostiako Aieteko jauregiko jardinetatik aritu zaigu, bertan da astoa eta mandoa bazkatzera eramanda. Bakea eta opera ezkondu dizkigu bi opera proposamen eginda: Mabon eta Wagnerren Prelude.