Haurren hipersexualizazioa, XXI.mendeko arazoa?

Haurtzarotik jasotzen dugun sexualitate ereduari eta honekin lotutako rollei begira jarri gara tertulian Marisa Barrena eta Amagoia Mujikarekin. Zinean eta telebistan non dago sexu eszenen muga? Haurrekiko hipersexualizazioak ze ondorio ditu? Eta gure telebista publikoak nolako ereduak zabaltzen ditu?

Monogamish

Mundu guztiak negoziatzen du monogamia. Harreman heterosexual tradizionalak ditugun gehienok gure buruarekin bakarrik egiten dugu ariketa hau. Orokorrean monogamia aldarrikatzen dugu, adultero klandestinoak izaki. Hau da eredua.

Sexologia eta erotismoa ondare kultural gisa

Bi hitzordu uztartuko dira asteburu honetan Donostian eta guk ere elkarrekin aurkeztu ditugu. Batetik, AEPS sexologiako profesionalen elkarteak antolatu dituen Sexologia eta kultura XXI. mendean: elkarreraginak, loturak eta sinergiak eta bestetik, DSSIREZ mugimendu erotikoak prestatu duen Ligodromoa. Bata zientziatik eta bestea ludikotasunetik, baina biek dute helburu sexuak duen balio kulturala zabaltzea.

Transexualitatea ez da gaixotasuna

Askorentzat oharkabean pasa bazen ere atzokoa Trans-patologizazioaren aurkako eguna izan zen. Oraindik orain, administrazio publikotik bertatik transexualitatea gaixotasun mentaltzat hartzen delako eta pertsona transexualek ez dituztelako beharrezko zerbitzuak jasotzen. Izaro Antxia transexuala, Josebe Iturrioz Medeak taldeko transfeminista eta Aingeru Mayor Chryssalis Euskal Herria taldeko lehendakaria elkartu ditugu.

Amatasun subertsiboak

Uda honetan, oso liburu interesgarri bat, izan dut nire esku artean. Maternidades subversivas delakoa, erakarri eta atzera ere botatzen ninduen aldi berean izenburu hori.

Lamien galdera

Imajina ezazu gaur gauean ohera sartu eta lo zauden bitartean mirari bat gertatzen dela. Bihar esnatzen zarenean molestatzen zizun guztia, estutzen, larritzen zintuen guztia, lamiek eramana izango da.

Normaltasuna lortu edo normalitatea irauli?

Sexu askapenaren alde urratsak eman dira diskurtsoan baina eta praktikan? Zenbat Orlando txiki dago munduan eta gurean? Homofobia eta transfobia ez da iraganeko kontua eta horregatik kalera aterako dira gaur LGTBI kolektiboko kideak eta, oro ar, sexu askapenaren alde dauden herritarrak. Gurean izan ditugu Medeak taldeko Josebe Iturrioz, Gehituko Aintzane Muguruza eta Ibai Fresnedo sexu askapenerako militantea.

Afektiboki “ongi” sexualki “nahiko”

Hori da euskaldunok geure buruari jartzen diogun nota zoriontasun afektiboari eta sexualari dagokionean. 10 puntutatik %6,9a jartzen diogu zoriontasun afektiboari eta %5,7 sexualari. Hain zuzen, euskal herritarron harreman afektibo eta sexualei buruzko lehen ikerketa egin du Kaixomaitiak Aztikerrekin batera. Internet bidezko harremanak ere aztertu dituzte.

Oraindik ez dago sexuak eta sexualitateak azaltzen duen diskurtso inklusibo bat

Kezka bat daukat eta botako dizuet. Oraindik ere Sexualitatearen inguruko liburuxkak irakurrri izan ditudanean ez dut ikusten sexuak eta sexualitateak azaltzen duen diskurtso inklusibo bat, gehienez atalen batean, aipatzen du transexualitate egoera, modu berean homosexualitatea, berdin erotika anitzak, bereizgarriak edota pekuliaridadeak…

Gailentzen den diskurtsoak, ez du azaltzen parez-pare aludun neskak, eta aludun mutilak, homosexualitatea eta heterosexualitatea…