Sound system
Hernaniko Paula eta Josu rap abeslariei egindako elkarrizketa gogora ekarri du Aritzek gaurko saioan.
Hernaniko Paula eta Josu rap abeslariei egindako elkarrizketa gogora ekarri du Aritzek gaurko saioan.
Kaleko Mobida saioan musika berria jarrik da: NPJ,DISORDERS,HARD FLIP, THE CONVICTS, SIETE BALAS, SINDROME OI!… Saio bukaeran agenda musikatua egin da, eta Azaroak 27an Azkoitiko Matadexen ospatuko den Kaleko Mobida Fest I-ari buruz aritu dira… asteroko lehiaketa ere izan delarik.
Darryl Jenifer Bad Brains-eko baxulariaren bakarkako lana estrenatu da In Search of Black Judas. Baita ere las Culebras taldearen lan berria Marvellous.
Rafa Cabezaren rock saioan Neil Young beteranoaren lan berria estreinatu da eta bestalde Spiritual Beggars, Kalean eta Sioux taldeen lan berrienak ezagutu dira.
Hiru urteko ibilbide luze eta aberatsa baten ondoren despedida txiki bat egin dute Kaleko Mobida saioan Pepino, Ekaitz eta Ijurkoren artean, ez ohiko ordu eta erdiko saioa egin dute. Euskal Herriko punk-oi! musikaren inguruan hitz egin dute eta disko berezi bat izan da entzungai, Aitor Petruskak bidalitako “Local punk for global chaos” bilduma, Novi Tsvetia (Bulgaria), Kaos Kooperativ (Irun-Hendaia), The Pauki (Errusia) eta Kokotxa Globa (Bulgaria) taldeekin.
Andoni Tolosare Hegoaldeko Ostatuan musika malenkoniatsu mordoa da; folk, soul, jazz eta pop musiketatik hurbilago munduko musiketatik baino, nahiz eta artistak munduko bazter ezberdinetatik etorri: Natalie Merchant, Bebel Gilberto, Raul Midon , Cibelle, Brazzaville, Dirtmusic, Me’Shell NdegeOcello, Richard Bona, Meklit Hadero, Dobet Gnahoré, Cesária Évora,Antonio Zambujo, Amira & Merima Ključo.
Rafa Cabezaren Bailara Ezkutuan musika saioan Stone Temple Pilots taldearen lan berria estreinatu da. Bestalde Biffy Clyro, Foo Figthers, Leihotikan, Memo, Mantisa, Willis Drummond…taldeen kantuak entzun dira.
Jon Ijurkoren Kaleko Mobida saioan “Bardulia punk-oi!” estiloaren errepaso bat egin da, Des-kontrolekin XXI. Mendearen hasieran hasi eta Neallta Folarekin bukatu. Kronolojikoki antolatuta dago saioa eta talde hauek entzun dira: Des-kontrol, Arkada Sozial, Enboskada, Ostiada Oi!, Special Crew, Hell Beer Boys, Korrosion Zerebral, Kalekumeak, Doubling Boys, Jonny Gerriwelt , Never Surrender, Orreaga 778, Apunta!, Ukabilkada, Orquesta Pegaso, Street Alarm, Trastorno Mental, Komando Itinerante, Aggressive Combat, Porron y Kuentanueva eta Neallta Fol.
Andoni Tolosaren Hegoaldeko Ostatuan musika malenkoniatsu mordoa entzun da; folk, soul, jazz eta pop musiketatik hurbilago munduko musiketatik baino, nahiz eta artistak munduko bazter ezberdinetatik etorri. Besteak beste Natalie Merchant, Bebel Gilberto, Raul Midon, Dirtmusic, Me’Shell NdegeOcello, Richard Bona, Meklit Hadero, Dobet Gnahoré, Cesária Évora, Antonio Zambujo edota Amira & Merima Ključo artisten kantuak entzun dira.
Aritz Usandizagak saio berezia eskaini du: Daddy Jeff abeslari, disko jartzaile, ekoizle eta irrati esatariaren azken sesioa entzuteko aukera izan da. Saioaren bitartez bidalitako gonbiteari erantzunez Daddy Jeff-ek 80 eta 90. hamarkadako rap abeslari eta taldeekin sesioa osatu du. Daddy Jeff Euskal Herrian hip-hop eta musika beltzaren artean erreferente garrantzitsua da, urteetan musika munduan oso murgilduta egon da eta, besteak beste, Selektah kolektiboaren partaide izan da.
