Maite Barreña: “Bitartekoak ipiniz posible da praktika feministak txertatzea sindikalgintzan”

Eskola Feminitaren proiektua martxan du LAB sindikatuak. Emagin zentruak kudeatuko du trebakuntza. Maite Barreña, Arrasateko berdintasun teknikaria, ari da koordinatzen proiektua. Sindikatuko “emakumeen ahalduntzea indartu eta gizonezkoak feminismoz bustitzea” dute asmoa. Hori kontuan hartuta ekintza sindikala egiteko xedea dute LABen, ez soilik lan merkatuan dauden langileen beharretan zentratuta. LABeko liberatu, delegatu eta afiliatuei formakuntza saioak eta mintegiak eskainiko dizkiete.

Bilbon ekimen herrikoia errefuxiatuen alde

Zaporeak proiektuaren aldeko lehen ekimen herrikoia egingo dute larunabtean Bilboko Areatzan. Oraitz Garciak esan digunez, 13etan paella pintxoak banatuko dituzte animazio ezberdinez lagunduta. 2016 hasieran Greziako Chios uhartean sukalde bat jarri eta 500 mila otordutik gora eman zieten errefuxiatuei bolondresek. Orain Greziako errefuxiatu zelaietara elikagaiak eta materiala bidaltzen ari dira.

Botere dominazioa borrokatu, berdintasuna erdiesteko

“Emakumeok gizonezkoen dominazioarekin amaitzeko hautua indartu behar dugu” ideia hori nabarmendu dute Ixabel Etxeberriak eta Marisa Barrenak gaurko tertulian. Uztaritzeko hilketa matxistak emakumeen aurkako oldarraldirik gogorrena erakusten duela azpimarratuz, biek ala biek bat egin dute indarkeria matxistari arlo guztietan egin behar zaiola aurre: izan etxean, eskolan, lanean…

“Denak ezberdinak gara eta eskerrak. Bizipoza lehentasuna!”

Derion Bizipozaren jaia antolatu du igande honetarako Bizipoza elkarteak. 30 bat elkartek osatzen dute Bizipoza. Izenak dioen bezala, bizipozarekin, elkartasunarekin, auzolanarekin eta euskararekin lotuta dago elkartea eta jaia bera. “Munduak guztiontzat behar duelako izan, hori bai, bizipoza lehentasuna!” Leire Elizegi Bizipoza elkarteko kudeatzailea, Ivan Uzkiano Pausoka elkarteko laguna eta Gure Señeak elkarteko Luisma Landaluzek festaren eta elkartearen gaineko xehetasunak eman dizkigute.

Turismo masifikazioak dakartzan aldaketak Donostiako Koldo Mitxelenan

Azken aldian turismoaren ereduari buruzko eztabaida dago kalean. Horren karietara, bidaiaren masifikazioak eragindako gizarte eta hiri aldaketa irudikatzen ditu Donostiako Koldo Mitxelenan dagoen ‘Turismoak’ izeneko erakusketak. Maite Bidartek Itziar Gutierrezen gidaritzapean eman digu erakusketaren berri.

Indarkeriarik gabeko festak irudikatuz

“Festak, genero-harremanak eta feminismoa” liburua argitaratu du UEUk. Miren Guillo antropologoak koordinatu duen lanean ia 40 norbanako eta talderen hausnarketak aurkituko dituzue. Miren Guillo berarekin eta liburuan parte hartu duen Ana Txurruka Medeak taldeko kidearekin izan gara.

Guztiak turistak izaki, turismoaren onuren eta arazoen arteko oreka bila

Turismoa denen ahotan den honetan, Ipar Euskal Herrian, bereziki kostaldean garatzen den turismoaz aritu gara tertulian Ixabel Etxeberria eta Jon Garmendiarekin. Turismoaren onurak eta arazoak mahai gaineratu, turismoak duen pisua azpimarratu eta eredu egoki baten bila irtenbideak behar direla nabarmendu dute.

Errauskailuaren kontrako gose greba amaituta, borrokak aurrera jarraitzen du

Atzo amaitu zen sei gipuzkoarrek errauskailuaren kontra pasa den asteazkenean Donostiako Easo Plazan abiaturiko gose greba. Astebeteko baraualdiaren ostean “borrokan jarraitzeko asmoz” segitzen dute errausketaren kontrako sei aktibistek, gaur goizean Iñaki Armendarizek Kalegorrian saioan baieztatu digunez.

“Aroztegia proiektua egingo balitz, Lekaroz 350 biztanle izatetik 700 edo 800 izatera pasatuko litzateke kolpez”

Lekarozko Aroztegia proiektua sustatu duen enpresari Nafarroako auzitegiak arrazoia eman ostean ‘Aroztegia eta gero zer?’ plataformako Jon Elizetxek azaldu digunez, “herritarrek ez dute inolako aukerarik izan proiektuan partehartzeko”.Erabaki judizialaren aurrean, eurek “Baztango herri lurrak eta baztandar gehienen interesa defenditzen” segituko dutela ziurtatudigu, “gutxi batzuen gainetik”.

“Irisgarritasuna ez da gutxi batzuen eskubidea, guztiona baizik”

Desgaitasun fisikoaren bat duten pertsonen elkarteak biltzen ditu Gipuzkoan Elkartu federazioak. Topaketa antolatu du gaur Donostian, irisgarritasunaren legeak 20 urte bete dituen honetan, legearen garapena aztertu eta etorkizuneko erronkak mahai gaineratzeko. Elkartuko zuzendari Mikel Malkorrarekin izan gara gu.