KoopFabrika martxan da

Proiektu profesional eta ekimen sozio-ekonomikoak martxan jartzen laguntzeko programa, Kooperatiba Fabrika martxan da. Iaz 20 proiektu baino gehiago abian jartzen lagundu ondoren, Arianne Kareaga Lanki Ikertegiko teknikariak esan digunez, aurten ere parte hartzearekin oso gustura daude. Komunitatearen beharretatik abiatu eta komunitatean saretzen da, autoeraketan oinarritutako eredu demokratikoa da eta proiektuaren bideragarritasuna hartzen dute kontuan.

Datozen belaunaldien aldeko borroka

Irakaskuntza borrokan. Euskal Autonomia Erkidegoan mobilizazioak eta grebak ematen ari dira, azkena abenduaren 12an. Langileen eskakizuna erabat logikoa da: murrizketen garaian galdutakoa berreskuratzea. Hau da, erretiroei jarritako trabekin amaitu, ikasgela bakoitzean dagoen ikasle kopurua (ratioak) murriztea, ordezkapenak lehenengo egunean gauzatzea, langile kopurua handitzea.

Olatukoop hazten ari den heinean, egitura berriak erronka berriei aurre egiteko

Lakari kooperatibako Leire Udabek Olatukoopek lanurten dituen erronken berri eman du. Olatukoop hazten ari den gisan, egituraketa berria antolatu dute batzorde ezberdinak sortuz. Bestetik, Lakari denda bat baino gehiago dela esan digu Udabek. Elikadura eta kontsumo jasangarria sustatzen dute ekimen ezberdinekin.

Guggenheim aurrean, prekarietatea salatzen eta kantatzen

20 urte bete ditu Bilboko Guggenheim museoak, eta iaz 18 hezitzaile kaleratu zituzten beraien lan baldintzen aldeko greba egin ostean. Larunbatean, kaleratutako langileek eta LABek deituteko kontzentrazioan Guggenheim museoak sustatu duen prekarietatea salatu zuten museo aurrean. Bertan Zazkel taldeak Titaniozko sudurrak -Guggenheimeko gatazkari buruzko kantua- eta beste abesti batzuk eskeini zituen. Kalegorrian Zazkel taldeko kideak eta kanporatutako langileak jarri ditugu gertaerak gogoratzen.

TaPuntu kooperatibaren Puntu Soziala egitasmoa.

Olatukoopen parte den TaPuntuk urtero gizarteari ekarpen positiboa egiten dion proiektu bat aukeratzen du, hau saritu eta sarean duen presentzia indatzeko asmotan. Puntu Soziala egitasmoko saria elkarte edo enpresa batek lor dezakeela nabarmendu du TaPuntuko Mikel Olaiz Garmendiak. Proiektuak irabazlean urtebeteko aholkularitza jasoko du.

Talaiosekoak Hego Koreako ekonomia sozial eta eraldatzailearen topaketetan

Amaia Oleaga, teknologia libreetan, tresnen garapenean, formakuntzan eta ahalduntzen jarduten duen Talaios kooperatibako kidea Hego Korean egon berri da. Topaketotan nazioarteko 100 bat lagunekin batera jorratu dituzten gaien berri ekarri digu. Bestetik, Talaiosetik haratago ere Olatukoopen dituzten erronkak aipatu dizkigu.

Olatukoopen erronkak lanurte berrian

Olatukoopekin, ekonomia sozial eta eraldatzailearekin egiten dugun tartean lanurte berrian dituzte erronken berri eman digu Mikel Valerok. Proiektu berriak martxan jartzea dute asmoa, baina barne eztabaidari ekingo diote jauzi kualitatiboa emateko antolaketan. Koopfabrika programa ere izango da aurten ekintzailetza eta irizpide kooperatiboa sustatze aldera. Mutualismoari ere eutsiko diote lanurte berrian.

“Printzipioz, patronalaren aldetik aldaketa bat egon da”

Ostegunerako deituta zuten greba eguna bertan behera utzi dute zamaketariek, Anesco patronalak negoziaziorako deialdia egin ondoren. Alain Olagortak, Bilbo Estibako LABen bozeramaileak, adierazi digu hala ere mantentzen dela “greba ordu bat goizeko txandan eta beste ordu bat arratsaldeko txandan, bat eginaz Europatik datorren deialdi batekin”.

“Kooperatibismoaren oinarrietara bueltatu nahi genuelako hurbildu ginen Olatukoopera”

Ekonomia sozial eta eraldatzaileaz aritu gara ostegunero bezala Olatukoopekin elkarlanean egiten dugun tartean. Biantik kooperatibako Ion Turrillasekin izan gara, Olatukoopen inguruan, eta baita aholkularitzako zerbitzu espezializatuak eskeintzen dituen kooperatibaz ere hizketan.

“Santurtzin ez da egon ez kargarik, ez deskargarik. Eta Pasaian ere dena geldirik egon da”

48 orduko grebaren lehen eguna amaituta, Alain Olagorta, ‘Bilbo Estiba’ko LABen delegatuarekin hitz egin dugu. Lehen egunaren balorazio “oso positiboa” egiten dutela esan digu. Negoziaketei begira, patronalarekin biltzeko eguna oraindik finkatzeko dutela esan digu.