Udazkeneko Munduko Poesia Kaierak: Nakahara, de Castro eta Heaney

Susa argitaletxearen eskutik, Munduko Poesia Kaierak berria kaleratu da. Dagoeneko 24 idazle ekarri dituzte euskarara, 2014ko udaberrian martxan jarri zenetik. Udaberrian 25. Kaiera kaleratuko dute eta berezia izango dela aurreratu digu BeƱat Sarasola zuzendariak. Chuya Nakahararen antologia itzuli du Hiromi Toshidak, Rosalia de Castrorena Koldo Izagirrek eta Seamus Heaneyrena Xabi Bordak. Bidenabar, Sautrela saioaren amaierari buruz galdegin diogu Sarasolari.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude