Euskal presoen egoera larriaz ohartarazteko Europako birarekin jarraitzen du Etxeratek

Danimarka eta Suediara abiatuko da bihar Etxerat Elkarteko delegazio bat eragile politiko zein giza eskubideen defentsan ari diren elkarteekin elkarrizketatzeko. Espainiar eta frantziar estatuek eskubideen urraketak mantendu nahian baliatzen duten blokeoa gainditzea izan da oraingoan ere bidaiaren helburua eta bereziki urraketa horien ondorioak azaldu, alegia, presoen urruntasunarekin bukatzeko beharra eta ondorio lazgarrienetako bat, gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten euskal preso politikoen egoera.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude