Rapherria Hitzel Lihoa saioan

Euskaraz egindako lehen rap bilduma, Rapherria, ekoitzi
du infozazpi irratiak eta bihartik aurrera kalean izango
da. Sare ofizialetatik baztertutako gure herriko musika
berri honi eta euskal kulturaren bilakaerari bultzada eman
askoz kaleratu du infozazpi irratiak bilduma hau. Honen
inguruko xehetasunak eman dituzte Antton Basurko
infozazpi irratiko teknikariak eta Jon Eiherabide MAK
taldeko kideak.

categories Sailkatugabeak

Euskararen Nazioarteko Eguna

Patxi Gaztelumendik Abenduaren 3a Euskararen Nazioarteko Eguna izendatua izan dela oroitarazi du.

categories Sailkatugabeak

Mendia ozeano pazifikoan

Pipas Larrandaburu La Reunion uhartean egindako mendi ibilaldien inguruan ari da.

categories Sailkatugabeak

Paul Nicholson Baserritik mundua irratsaioan

Baserritik mundua irratsaioan Paul Nicholson elkarrizketatu dugu. Via Campesinako kidea Malitik bueltan mintzatu da Info 7 irratian. Mundu osoko nekazarien konferentzia batean izan ostean. Elikadura burujabetzaren aldeko nazioarteko lanak, gurean, Euskal Herrian ze erronka dituen aztertu dugu berarekin.

categories Sailkatugabeak

Paul Nicholson Baserrtik mundua saioan

Baserritik mundua irratsaioan Paul Nicholson elkarrizketatu dugu. Via Campesinako kidea Malitik bueltan mintzatu da Info 7 irratian. Mundu osoko nekazarien konferentzia batean izan ostean. Elikadura burujabetzaren aldeko nazioarteko lanak, gurean, Euskal Herrian ze erronka dituen aztertu dugu berarekin.

categories Sailkatugabeak

UEUren nobedadeak

Durangoko Liburu eta Diska Azokara begira Udako Euskal Unibertsitateak argitaratu berri dituen nobedadeak laburbildu dizkigu Maria González Gorosarrik.

categories Sailkatugabeak

Egunari begi-kolpea

Egunak emango duenaren errepasoa.

categories Sailkatugabeak

Daniel Melingo Hegoaldeko Ostatuan

Tom Waits eta Gardel biak uztartzerik badago Daniel melingo Argentinarra izan daiteke horretarako gai. Corazon y Hueso haren azken lana aurkeztu da Hegoaldeko Ostatuaren ale honetan. Horretaz gain, The Walkabouts, Oyster Band eta June Tabor, Celso Fonseca eta Marcos Valle… zerrenda luzea, saio honetan entzun direnak.

categories Sailkatugabeak

Nobedade ugari Burdinola saioan

Uholde eta haizeteak eragiteko gai da metal musika, baina zorionez, ez da horren arriskutsua. Erritmo bizikoa da Burdinola heavy metal irratsaioaren ale berria. Iñaki Esnaolak nazioartetik gurera, nobedadez jositako bidaia egiteko aukera eskaini du: INSOMNIUM, MACHINE HEAD, BLACK TIDE, SEPULTURA, SU TA GAR, CONTINUO RENACER, SENTIMEN BELTZA, AMORPHIS, … Eskaera atala ere izan da!

categories Sailkatugabeak

Lapikoaren bueltan

Hileko azken astelehena izaki Lapiko kritikoako lagunek bisita egin digute. Fakultatean eman zuten hitzaldia, Kuraiaren abestiaren inguruan eta Mitxelko Urangari elkarrizketa bere azken liburuaren harira, besteak beste jorratu dituzten gaiak.

categories Sailkatugabeak

Wordpress-arekin egina - 8some themean oinarriturik. Webgune honek podpress erabiltzen du
bisita izan ditu webgune honek