Heriotz mehatxuak Lasarteko Udaletxean
Heriotz mehatxu gutuna jaso dute Lasarteko udaletxean, gutuna bertako Bildu alkatea Pablo Barriori zuzendua dago.
Heriotz mehatxu gutuna jaso dute Lasarteko udaletxean, gutuna bertako Bildu alkatea Pablo Barriori zuzendua dago.
Kaleko Mobida punkoi! irratsaioaren denboraldiko azken saioa entzun ahal izan da. Ohiko kolaboratzaileez gain, Jon Santua etorri da solasera. Aurreko asteburuko kontzertuen kronika egin da, Kaleko Mobida irratsaioa eta Euskal herriko Punkoi!-aren eszenaren balorazioak…egin dira, hau guztia musika onaz eta katxondeoz beteta. Irailerarte entzule!
Euskal Herriko eta nazioarteko rap musika entzun da Xolomo Gangstan musika saioan.
Euskal Herriko eta Kataluniako Punkoi! aintzindariari buruzko irratsaioa jorratu da Kaleko Mobida irratsaioan. Tartean Arrasateko Vioch-R, Doble Zero, Cirrosis eta Puñetazo taldeak, Santurtziko V Asamblea, Kataluniako Pisando Fuerte eta Decibelios, eta Azkenik Kanariar Uharteetako Conemrad taldea entzun dira. Horretaz gain, Bottlejob Londoneko taldearen “Take it on the chin” lan berria entzun da. Beti bezala izango dituzue, agenda, leihaketa, inkesta eta berrien tartea ere. Oi! musika eta katxondeoa!
Euskal Herriko eta nazioarteko rap musika entzuteko parada izango da Xolomo Gangstan saioan.
Ekaitz Etxezarretarek bere entzule fidelentzat beste irratsaio eder bat prestatu du. Uztailak 2an Azpeitian ospatutako Fantzine egunean eskuratutako fanzine mordoaren iruzkinak egin dira (Izu Giroa, KGB, Breaking Rules, Glory Days, Pogo, Riot Chiken, Soit Fier, Riot Kids…) Artaza Combat talde galdakaoarraren “Rock & Roll taupadak” izeneko diskoa entzunez. Bestetik, agenda, leihaketa, inkesta eta berrien sekzioak izan dira. Oi! musika eta katxondeoa!
Ekaitz Etxezarretaren Kaleko Mobida Punkoi! irratsaioan Kalekumeak taldearen “Kalekumeak : Los Opressed de la bella easo” liburua, KD eta DVD-a aurkeztu dira. Uztailak 2an, Azpeitian ospatutako den fanzine egunaren kronika egin da, bertako kontzertuak… beti bezela leihaketa eta agenda izan da.
