Donostia, 2016ko Europako kultur hiriburu: Blanca Urgell
Blanca Ugell Jaurlaritzako kultura sailburua Madrilen izan da, pozik lortutako izendapenarekin. Proiektua hasieratik babestu duela Jaurlaritzak, eta hala egingo duela datozen urteetan ere.
Blanca Ugell Jaurlaritzako kultura sailburua Madrilen izan da, pozik lortutako izendapenarekin. Proiektua hasieratik babestu duela Jaurlaritzak, eta hala egingo duela datozen urteetan ere.
Odon Elorza Donostiako alkate ohia hunkituta agertu da izendapenarekin, eta bakegintzan asko lagunduko duela aitortu du. Azpimarratu du bera alkate zela aurkeztu zela proiektua, baina lan talde anitz baten lorpena izan dela.
Arratsaldean eman du epaimahaiak bere erabakia. Burgos,
Kordoba, Las Palmas, Segovia eta Zaragozaren aurka
lehiatu da Donostia. Pozik Donostiako alkate Juan Karlos
Izagirre “herritarren parte hartzea handitu” egingo dela
gaineratu du , eta euskararen garrantzia azpimarratu du.
Infozazpi irratiak Izagirre elkarrizketatzeko aukera izan
du.
Askatasunaren II Ontzidia Gazara bidean da dagoeneko eta Palestinara doazen hamarnaka ekintzaileen artean badira ere euskaldunak. Tartean da adibidez, gaur Kale Gorrian saioan elkarrizketatu dugun Edorta Jimenez idazlea. Esan digunez osasunez ondo daude eta Israelgo Gobernuaren mehatxuei aurre eginez, Gazak pairatzen duen blokeoa apurtzeko “determinazioa osoa” dute.
Une hauetan Mediterranear Itsasoan daude (zehaztu ezin duten puntu batean) baina aitortu digunaren arabera, aurrekoan NATOko hegazkinen “burrunba” entzun zuten. Hauek Libiara doaz, bonbez beterik dituzten tripak hustutzera. Edorta eta besteak berriz, Gazara doaz elkartasuna eta esperantza eramatera.
Askatasunaren II Ontzidia Gazara bidean da dagoeneko eta Palestinara doazen ekintzaileen artean euskaldunak ere badira. Tartean, gaur Kale Gorrian saioan elkarrizketatu dugun Edorta Jimenez idazlea. Osasunez ondo daudela eta Israelgo Gobernuaren mehatxuei aurre eginez “blokeoa apurtzeko” determinazio osoa dutela adierazi digu.
Une hauetan Mediterranear itsasoan daude (zehaztu ezin duten punturen batean) eta Jimenezek aitortu digunez, aurrekoan NATOko hegazkinen “burrunbak” entzun zituzten. Libiara zihoazen, bonbaz beterik dituzten tripak hustera. Edorta eta beste ehunka ekintzaile berriz, Gazara bidean dira elkartasuna eta esperantza eramatera.
Joxean Agirre, es portavoz de Eleak mugimendua, movimiento que ha convocado para hoy por la tarde manifestaciones en las cuatro capitales de hego Euskal Herria bajo el lema “Euskal Herria libre eta legala. Eskubide guztiak guztientzat”.
