Ostiral santua pasata, santu antzean itzuli gara uhinetara, zintzo-zintzo. Lotsak alde batera utzi eta Cachaito Lopez kubatarraren musikarekin gozatu dugu. Aitzol Aramaio zendu berriari aipamen egin diogu, halaber Sony multinazionalari egindako datu-lapurretari. Amaitzeko, Walter kolaboratzailearen istorio lotsagabea entzun dugu.
Joana Faltxa nazioarteko zuzenbidezko adituak Gerla Zibila garaiko haur bahiketak aipatu ditu.
Garazi Iraizotzek mutil eta nesken arteko orgasmo ezberdintasunik ote dagoen galdetzen du.
“Kasu, ikastola kexu” lelopean irakasle gabezia salatzeko manifestazioa deitu du Seaskak biharko eta dagoeneko, asko dira ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko protestarekin bat egin duten eragileak. Besteak beste, Kontseiluak eta Euskal Konfederazioak, LAB sindikatuak eta Abertzaleen Batasuna eta Batasuna alderdiek Baionara joaiteko deia luzatu dute.
Iñaki Esnaolaren Harrobia saioan El Columpio Asesino Diamantes (hurbileko entzunaldia), Erizo, Krell, Los Carniceros del Norte, Murder Pink, Pete Bombastic (lehen pausoa), Sök, Adrenalized, Andrakan, …taldeen kantuak entzun dira.
Lur Olaizola zine adituak Montxo Armendárizen No tengas miedo eta Tran Anh Hungen Tokyo Blues pelikulen kritikak egin ditu.
Euskal Herriko gazteria independentistak bizi duen errepresioa salatzeko sortu zen kolektiboak bere ibilbidearekin segitzen du eta bere hurrengo zita larunbat honetan Burlatan izango da. Oier Zuñiga gaztearekin hitz egin dugu.
Gaur Auzitegi Nazionalean aurkeztu behar zuten bi gazte
zarauztarrak, Aritz Labiano eta Haritz Gartxotenea, Santa
Barbara mendian zintzilikatu dira eta bertan jarraitzen
dute. Ertzaintzarekin hitz egin ostean identifikatu eta
bakean utzi diete. Aritz Labianorekin hitz egin dugu.
Marifeli Etxeandik Gatza hainbeste urte kartzelan egon ondorengo gogoeta luzatu du.
Gaur Auzitegi Nazionalean aurkeztu behar zuten bi gazte
zarauztarrak, Aritz Labiano eta Haritz Gartxotenea, Santa
Barbara mendian zintzilikatu dira. 20 lagun beraiekin
batera dira bertan. Haiekin hitz egin dugu.