Galdakaon, astebete darama gazte batek gose greban gaztetxearen alde eta Udalak azaldu duen jarrera ezkorraren aurka. Gaur berarekin hitz egin dugu eta ahul xamar dagoela aitortu arren, animoz oso ondo dagoela esan digu.
Independentistak sareak Ideien Faktoria ekimena abiatu du eta gaur Bilbora iritsiko da, “Globalizazioa, euskal ekonomia eta independentzia” izenburupean. Lau ekonomi adituek hartuko dute hitza, horien artean, gaur goizean elkarrizketatu dugun Oscar Arantzabal.
Patxi Gaztelumendik Zea Mays taldearen Negua joan da bideokliparen inguruan ari da.
Gabirel Ezkurdiak Japoniako azken gertakariak eta gezurrak komentatu ditu.
Tuaregdarren musika haien banderarik hoberenetakoa bihurtu da mendebalekoontzat. Tianariwen taldeak bidea zabaldu eta ondoren tantaka-tantaka bertako musika, gitarretan oinarritutako musika, ordezkatzen duen hainbat talde ezagutzeko parada izan da Andoni Tolosaren eskutik. Hegoaldeko ostatuan beste hiru ezagutzeko aukera izan da. Horretarako kaleratu berri duten Ishumar 2 bilduma lana erabiliz.
Esther Martinezen Life is Just a Moment musika saioa Micky Haill-i eskainita dago. Berari esker soul, funk eta rare groove estiloetako musika zoragarria ezagutu baitu Estherek eta beste hainbat lagunek.
Oier Azkarraga, GazteIraultza proiektu komunikatiboko kidea izan da gaurkoan gurean eta Arabako gazte mugimenduari begira martxan jarri duten tresna komunikatibo berri hau zergatik eta zertarako sortu duten azaldu digu.
Gaur goizean, Hiru sindikatuak sektorea kinka larrian dagoela salatzeko elkarretaratzea egin du Nafarroako enpresarien elkartearen egoitza aurrean. Protesta honen arrazoiak azaldu dizkigu Estitxu Ugartek.