Poderea, ustelkeria eta nazioarteko elkartasuna

Gabirel Ezkurdiak azken berriak aitzakitzat hartuz, poderea, ustelkeria eta nazioarteko itxurazko elkartasuna aztertu ditu.

categories Sailkatugabeak

Italiatik elkartasun mezuak

Amaitu da Askapenak eta Euskal Herriaren Lagunak komiteek antolatutako V. Elkartasun Astea eta guk, azken begirada Italiari eman dugu. Paolo Artoni italiarrak asteburuan Milanon izan den manifestazioa jendetsua aiaptu digu.

categories Sailkatugabeak

Ilegalizazioa eztabaidan

Xabier Amuriza Sortu alderdiaren legalizazioaren inguruan ari da.

categories Sailkatugabeak

Quark saioa

Elhuyareko Quark saioan Sphie Germain matematikalariaren inguruan ari dira.

categories Sailkatugabeak

Xolomo Gangsta rap saio berria

Xolomo Gangsta lehenengo saioan, Mortimer Fintx eta Harry
Kozkor-ek aurkezpen bat egin dute rap eta kale doinuen artean.
Gangsta humorea, kontzertuak, bertako taldeak, talde kanpotarrak,
albisteak…

categories Sailkatugabeak

Quark saioa

Elhuyareko Quark saioan Sophie Germain matematikalariaren inguruan ari dira.

categories Sailkatugabeak

SARTUDALAPURRA. Hamalaugarrena, unza unza!

Zomorro edo mozorro, haratuzte edo inauteri… jai giroan egin dugu gaurko saioa, Emir Kusturica & The No Smoking Orchestra-ren “Unza Unza Time” diska lagun. Tolosan izan gara “Jeiki, jeiki!” erakusketa egin duen Nestor Ardanazekin, eta “Aurrez aurre” jardunaldiak antolatu dituen Josebe Iturriozekin. Ohoina barruraino atalean politikarien hankasartzeak entzun ditugu, eta amaitzeko, Enric Duran izan dugu berriro hizpide.

categories Sailkatugabeak

Martxoak 20, Zubietan : Flash Mob erraldoia

Erruastegiaren aurkako hurrengo zita Zubietan jarri dute proiektu honen aurkariek. 2000 pertsona bildu nahi dituzte eta ekimen ikusgarri bat egin. Flash Mob deitzen da eta Ainhoa Arrospidek, Gipuzkoa Zero Zaborreko kideak azaldu digu zertan datzan guztia.

categories Sailkatugabeak

Ipar Euskal Herriko aktualitatea mahai inguruan

Maite Ubiria eta Aitor Renteria izan dira gaur gurekin, Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Zuberoako aktualitatea errepasatzeko. Izpurako gazteen itxialdia, Baionako AEKren egoitzari aste honetan egindako erasoa, Euskal Herriko Laborantza Ganbera edota inauteriak izan ditugu hizpide.

categories Sailkatugabeak

Oscar sariak

Lur Olaizolak Oscar sarietan lehian dauden pelikulen aurkezpena egin du.

categories Sailkatugabeak

Wordpress-arekin egina - 8some themean oinarriturik. Webgune honek podpress erabiltzen du
bisita izan ditu webgune honek