Mugimendu anti kapitalista berria jaio da Iruñerrian

Pasa den ostegunean, greba orokorrarekin batera jaio zen Kapitalismotik at mugimendu berria eta ordutik bi okupazikoa eta manifestazioa bat burutu ditu. Azken ekintza larunabetan egin zuten, Errotxapea auzoan dagoen lokal huts bat okupatu eta gero. Gune aske honek ordea, 24 ordu besterik ez ditu iraun Iruñeako Udaltzaingoak, polizia espainiarraren laguntzaz bart gauean hustu zuelako lokala. Hori bai, Kapitalismotik at mugimendua hasi besterik ez da egin eta datozen asteean bere berri izango dugu.

categories Sailkatugabeak

Bertsolariak non-nahi

Onintza Enbeita bertsolariak bertsolaritzaren inguruko gogoeta luzatu du.

categories Sailkatugabeak

Debekuaren kultura

Askagintzako Bakartxo Iragik tabakoa leku publikoetan erretzea debekatua dagoela azpimarratu du, eta historian zehar ala beste herrietan drogen egoera zer nola dagoen aztertu du.

Erretreta erreforma

Xabier Amurizak erretreta erreformaren inguruko gogoeta egin du.

categories Sailkatugabeak

Elkartasunezko Marathoia

Urtero bezala, aurten ere Sahara Marathoiak elkartasuna eramango du Argeliako errefuxiatu guneetara eta Euskal Herrian ere, lasterketa berezi horretan parte hartzeko deia luzatu dute. Guk Tomas Arriturekin hitz egin dugu gaurkoan eta berak azaldu digunez, otsaila amaieran izango den marathoi berezi honetan parte hartzeko ez da zertan kirolaria izan behar, “baldintza bakarra saharar herriari elkartasuna erakutsi nahi izatea da”. Informazio gehigarria www.euskalsaharathoia.com helbidean topatu daiteke eta oraindik, izen emateko epea zabalik da.

categories Sailkatugabeak

Josu txapartegi (Zirimola)

Gaurko iritzia.

categories Sailkatugabeak

Quark saioa

Elhuyareko Quark saioan musika dopamina aztertu dute.

categories Sailkatugabeak

SARTUDALAPURRA. Hamaikagarrena, susmagarri.

Gonbidatu berezi-berezia izan dugu gaur lapurren gordelekuan. Historian lehenengo aldiz, EAEko lehendakaria izan dugu lapurrizketan, eta gainera, euskaraz. Horrez gain, greba orokorraren jarraipena egin dugu twitter bidez, baita bi film aipatu ere: Sergei Eisensteinen Greba eta Bryan Singerren Ohiko susmagarriak. Amaitzeko, entzungailuan zuen harribitxirik ez geneukanez, guk geuk bota dugu geurea, hip-hop doinuan.

categories Sailkatugabeak

Presondegien egoera latza

Joana Faltxa zuzenbideko adituak Fleury Mérogis presondegiaren inguruan agertu den txostenaz ari da.

categories Sailkatugabeak

Zine gomendioa

Lur Olaizola zine adituak Clint Eastwooden Hereafter azken lanaren inguruan ari da.

categories Sailkatugabeak

Wordpress-arekin egina - 8some themean oinarriturik. Webgune honek podpress erabiltzen du
bisita izan ditu webgune honek