Torturaren aurkako manifestazioa
Saio berezia gaur Donostiatik Torturaren aurka deitutako manifestazioaren inguruan.
Saio berezia gaur Donostiatik Torturaren aurka deitutako manifestazioaren inguruan.
Joxean Agirre, Euskal Memoria Fundazioko kidea laster kalean izango den beraien lehen lanaz aritu zaigu.
Aste honetan, Urriak 23an Azpeitian ospatutako festaren inguruko kronika bat egin da. Hell Beer Boys taldearen diska aurkezpenaren aitzakiarekin, arratsaldean Txarrantxan jo zuten Dirty Brothers eta Destroi! , eta gauean Azpeitiko gaztetxean Aggressive Combat, Neallta Fola eta Hell Beer Boys taldeen musika entzungai da. Bertako zuzenekoak, anekdotak eta abar aztertuko dira. Oi!
Lur Olaizola joan den Urriaren 18 eta 19an Bartzelonan ospaturiko Kataluniako autore zinema jardunaldietaz mintzo da Info7n. Muga geografiko eta ideologikoen gainetik , zinea egiteko era batek lotzen ditu autore hauek.
Jon Ander Lopez sukaldariak haragia saltsan prestatzeko azalpenak ematen ditu Talaiatiken.
Azken garaietako iraultza digitala eta honek harremanetan ekarri duen aldaketaren inguruan mintzo da Talaiatiken Garazi Iraizotz.
Rafa Cabezaren saioan Iron Maiden, Bad religion, Johnny Cash … bezalako taldeak entzuteko aukera izan dugu. Euskal taldeen nobedadeei errepasoa ere eman die hala nola Kerobia, Sarkor…
Gabriel Ezkurdia wikileaks Irakeko artxibo desklasifikatuez mintzo da
Larunbatean, Pikurock gazte jaialdiaren IX. edizioa ospatuko da Irurtzunen. Info7 Irratiak bi sarrera zozketatzen ditu. Idatzi harremanak@info7.com helbidera. Zorte on!
Aste honetan, Urriak 23an Azpeitian ospatutako festaren inguruko kronika bat egingo da. Hell Beer Boys taldearen diska aurkezpenaren aitzakiarekin, arratsaldean Txarrantxan jo zuten Dirty Brothers eta Destroi!, eta gauean Azpeitiko gaztetxean Aggressive Combat, Neallta Fola eta Hell Beer Boys taldeen musika entzungo da. Bertako zuzenekoak, anekdotak… aztertuko dira.
