Ohi baino asteburu luzeagorako zine-estreinaldiak
Asteko azken saioa izan dugu gaur eta asteburuan estreinatuko diren filmei buruz hitz egin digu Ane Arrutik Bostetako Diligentzian.
Asteko azken saioa izan dugu gaur eta asteburuan estreinatuko diren filmei buruz hitz egin digu Ane Arrutik Bostetako Diligentzian.
Udaberri itxurarekin topatuko duzue egun hauetan Bilbo zaharra. Lorez apaindua. “Bilbao Lorategia” nazioarteko lehiaketa izaten ari da bigarren urtez jarraian. Bi hilabete baino iraungo ez duten lorategiak hirian barna sakabanatuta daude dagoeneko.
Iera Arantzamendi EHEko kideak, VI Hizkuntz Eskubideen Eguna karira, igandean Ondarroan ospatuko den egunera joaiteko deia luzatu du.
Iera Arantzamendi EHEko kideak, VI Hizkuntz Eskubideen Eguna karira, igandean Ondarroan ospatuko den egunera joaiteko deia luzatu du.
Esteibar Estibalitz Bertsozale elkarteko kideak Ipar Euskal Herriko bertso txapelketaren inguruan kaleratutako ekoizpenak aipatu ditu.
Esteibar Estibalitz Bertsozale elkarteko kideak Ipar Euskal Herriko bertso txapelketaren inguruan kaleratutako ekoizpenak aipatu ditu.
Rafa Cabezak Bad Brains, The Black Crowes, Danko Jones, Nashville pussy, Governors, Willis drummond, Lobo Electrico, Kauta, edota Def con Dos… taldeen kantuak entzuteko parada eman du.
Komunikabideetan behin eta berriz entzuten ditugu esnearen ezaugarri onuragarriak; baina gaur medikuntza biologikoan aditua den Igor Gutierrezek, esnearen ezaugarri kaltegarriei buruz hitz egin digu Bostetako Diligentzian.
Nafarroako gobernuak hainbat euskal hedabideei diru laguntzak kentzeko hartutako erabakiari, originaltasunez erantzutea erabaki du Xorroxin irratiak. Dirua biltzeko zozketa bat antolatu dute uztailaren 26rako. Behiak izango dira zozketako protagonistak.
Martxel Toledo ESAITeko kideak egun horietan modan dagoen aldaketaren inguruko gogoeta egin du.
