Blanca Izkuek gure gizartean hain zabaldua dagoen musika deskargatzeko ohituraz abiatuz, gaur egun musikarekin sortu diren harremanen inguruan gogoeta egin du: musika entzuten dugu edo ukaitea ote da helburua ? Eta haratago, zer soinu kalitatearekin entzuten dugu?
Iratxe Esnaola PuntuEUS elkarteko kidearekin hitz egin dugu interneten euskararen komunitateari “izena jartzeko” sortu duten ekimen berriaz.
Borja Sarrionandiak Zirimolan ekarri digu batzutan politikariek zein erraz hitz egiten duten eta besteetan zein erraz isiltzen diren.
Greba deialdiak Zuberoan ukan duen oihartzunaz aritu da Xiberoko Boza irratiko Joanes Etxebarria.
Pantzo Irigarai Irulegi Irratiko kazetariak Info7 irratiari Donibane Garazi-Amikuze aldean greba eguna nola iragan den azaldu du.
Jon Mikel Fernandez Info7ko kazetariak Baionako manifestaldiaren berriak eman ditu.
Sindikatu guztiek, nola sektore publikoan hala pribatuan, lanuztea eta mobilizazio deitu dute gaurko Sarkozyren neurri sozioekonomikoen kontra, bai eta prekarietatea gora eta eros-ahalmena behera doalako ere.
Hitzetik hortzera darabilgun krisi ekonomikoaz eta ipar Euskal Herrian bizi den egoeraz aritu gara hizketan Berriako Aitor Renteriarekin eta Kazeta.info-ko Maite Ubiriarekin.
Rafa Cabezaren Bailara Ezkutuan musika saioak Ost, EH Sukarra, Nuevo Catecismo Catolico, Wilco, Ekon, Governors, Cool Circus, Helmet eta Dut taldeen abestiak entzuteko parada eman du.
Aitor Renteria Berriako kazetariak, azken aldi hoentan frantses politikariek AHTren inguruan duten jokamoldeaz aritu da. AHT bai ala ez? Nola lagundu edo ez lagundu ? Interesa proprioak edo boz kopurua zaintzeko, Frantses politikari ainitzek kontraesanetan segitzen dute.
Bihar izango da Baionan EHLGren eta bere lehendakariaren aurkako auzia. Laborantza Ganbara bost urterako edo betiko itxi dezake ebazpenak, eta urtebeterako espetxeratu bere presidentea.