Aita Barandiaran

Gaurko egunez, 1889an, jaio zen Joxe Miguel Barandariaran Ataungo “Perune-Zarre” baserrian. Antropologo eta etnografo ospetsuak lan oparoa utzi du gure herrian.

Urtearen errepasoa Katuk morun saioan

2008. urteak eman duenaren errepaso laburra amaitzeko, Katuk morun saioan TV On The Radio, Lambchop, The Dodos, Fleet Foxes, Elurretan, Saioa, The New Year, The Drones, Giant Sand, Damien Jurado eta Nacho Vegas entzun dira.

Urtezahar bakarra, hamaika ohitura

Bihar agurtuko dugu 2008. urtea. Zaharra bukatu eta berriari ongietorria egiteko modu eta tradizio asko daude ordea Euskal Herrian; norberak aukeratzen du berea.

2008ko urtea gogoan Hegoaldeko ostatuan saio berezian

Andoni Tolosaren Hegoaldeko ostatuan 2008ko errepasoaren bigarren atala entzun da. Joan den urteko errepasuaren bigarren atal hau berezia da batik bat iraupena dela medio, bi orduko saioa baitda. Bigarren atal honetan ingeles eta zeltiar jatorriko musikei, Brasildar musikei eta azkenik musika latinoei kasu egin da. Kila, Bellowhead, Chico Cesar, Curumin, Omara Portuondo, Calle 13, Keziah Jones, Zuco 103 izan ziren saio honetan agertutako artistetako batzuk.

Erreportajea: Euskadi Vs. Euskal Herria?

Euskal futbol selekzioak jokatu beharreko partidaren inguruan ika-mika sortu da aurten. Baina adierazpen politikoez gain aurretik zetorren bide baten azaleratzea izan da. Erreportaje honetan azken bi urteetako gertakariak eta ondorio honetara iristeko arrazoiak aztertu ditugu.

Gazte Independentistei elkarrizketa Hego Afrikatik bueltan

Pasa den astean Hego Afrikako Youth Comunist League antolakundearen biltzarra izan da eta bertan Euskal Herriko gazte independentisten ordezkaritza bat izan da. Eurekin bi herrien arteko antzekotasunak eta Hego Afrikako egoera politikoa aztertu ditugu.

Zirimola: Josu Txapartegi


Urteko errepasoa Katuk morunen

2008ak eman duenaren errepasoa egin da Katuk morun musika saioan. Urtean zehar saioan entzundako disko aipagarrienetako batzuk gogora ekarri dira: American Music Club, Portishead, Bonnie Prince Billy, Jeremy Jay, Eli ‘Paperboy’ Reed, Robert Foster, Drive By Truckers… Hurrengo astean jarraituko dute errepasoarekin.

Gabonetako hauteskundeak

Gure Olentzero eta Errege Magoak euskal herritarren botoa eskatzen jarri ditu Euskaltelek. ¿Olentzero o reyes? izeneko tartea gauero emititzen dute ETB2ko Teleberri albistegiaren ondoren; 13 atalez osatutako publizitate kanpaina baten parte da.

Zirko mediatiko batek berri bat dakar

Odei Barrosok gure herrian izandako azken atxiloketak azpimarratuz, komunikabide batzuek aldi oro muntatzen duten zirko mediakoaz aritu da.

Wordpress-arekin egina - 8some themean oinarriturik. Webgune honek podpress erabiltzen du
bisita izan ditu webgune honek