Gazte Independentistek Eusko Alderdi Jeltzalearen jarrera salatu dute

Joan den asteburuan Hernanin antolatutako Independentzia Egunean ertzaintzak izandako jarrera EAJaren asmo politikoen erakusgarri garbia dela azaldu digu Aianara Bakedano gazte independentistak.

Kale Gorrianen asteko laburpena

Kale Gorrian saioko bigarren ordubetean aste honetan izandako edukien laburpena egin du Ion Telleriak. Astelehenean goizeko 8:00etan itzuliko da Kale Gorrian.

Astearen laburpen poetikoa

Aste honetako albiste nagusiak poesia batean laburtu ditugu. Gisa honetan ematen diogu ongi etorria aste berriari eta agurra aste zaharrari.

Gaztesareko Jaionek Musikagidaren aurkezpena egin du

Aurtengo Durangoko azokara begira Musikagida 09 prestatzen ari dira GazteSarean. Gure herriko txoko eta musika estilo guztietako musika sortzaile independenteak biltzen ditu gidaliburuak.

Fermin Muguruza Sound System saioan

Sound System saioa musika beltza eta elektronikoari eskainitako saio da. Tarteka lagun gonbidatuak izaten ditugu saioan eta Fermin Muguruza izan da gurekin, azaroan kaleratzen den disko berriaren aurkezpena eginez. Fermin Muguruza euskal musikaren erreferente garrantzitsua da; Kortaturekin hasieran, Negu Gorriak taldean gero eta parte hartu duen kontaezineko proiektuekin euskal musikaren garapenean eragin izugarria izan du. 1998an ekin zion bere izenarekin diskoak kaleratzeari eta orain, disko berria aurkeztera dator. Diskoak ‘Asthmatic Lion Sound Systema’ izena du eta azken bi urteetan egin dituen konta ezinezko bidaien bilduma da. Mundu osoan zehar ezagututako hainbat lagun elkartu ditu diskoan eta Ferminek sortutako kantuen gainean abestu eta dantzatu dute guztiek.

Lurrama: Laborantza herrikoia eta iraunkorra

Gaurtik igandea arte Lurrama ospatuko da Baionan. Bertan laborantzaren promoziorako ekimenak, erakustokiak eta jaia izango dira. Antolatzaileekin hitz egin dugu Kalegorrian.

Iparraldeko bertsolari txapelketako Luhusoko kanporaketaz

Joanes Etxebarria kazetari xiberotarrak bertsolari txapelketari begiratu dio gaurko Zirimolan.

Lauroba musika taldea Bostetako Diligentzian

Musika talde donostiarrak Bostetako Diligentziako erritmora egokitzen jakin du eta elkarrizketa berezia konposatu dute guztien artean. Hiru lerrotan ezin deskriba daiteke.

Irratiaren boterea

Gaurko egunez, duela 70 urte agerian geratu zen AEBetan, irratiak duen boterea. Orson Wellesek seko ikaratu zituen ordungo CBS irratiko entzuleak, extralurtarrak iritsi zirela sinistaraziz. Estatu españoleko irrati kate nagusiek egun hura gogoratuko dute gaur, gertatu zen ordu berean, 21:00tan. Gainera, Wellesen “Munduen gerra” irrati antzezlanaren gaztelaniazko bertsioa eskainiko dute Madrilen, Mira antzokian.

Bertsolaritzaren hainbat berri eman ditu Estibalitz Esteibarek

Estibalitz Esteibarek Euskal Herriko Bertsolazale elkarteko kideak azaroaren hasieran antolatuko diren ekitaldien berri eman du.

Wordpress-arekin egina - 8some themean oinarriturik. Webgune honek podpress erabiltzen du
bisita izan ditu webgune honek