Kaleko Mobida punk eta oi musika saioan 2007-2008 denboraldian jasotako musika jarri da. Talderen bat kanpoan geratu ahal izan den arren, Kaleko Mobida saiatu da gutxien jarri ditugun taldeei tartea egiten: Disorders,Rechazados, Korrosion, Neallta Fola, The Last Strength, Kruders, Obito, Uko, NPJ, The Motherfuckers, Orquesta Pegaso, Lost Girls eta Material Rechazado.
Bilbon, bideo kameraz josi nahi dute kalea “delinkuentziaren aurkako borroka” aitzakia hartuta. Kontrol sozialerako nahia ez dago justifikatuta. BORJA SARRIONANDIA
Oier Azkarragak azaldu ditu Udalak egin asmo dituen 64 etxebizitza berrien artean lau baino ez direla babes ofizialekoak izango. Azpi-tratuak sumatu eta protesta ekintzak bultzatu dituzte.
Arrigorriagako Indusal enpresako langileak greba mugagabean daude hilaren 14tik, emakumeek garbiketa enpresa honetan bizi duten diskriminazioa salatzeko. Gaur goizean egin duten mobilizazioan ertzaintza oldartu zaie langileei eta identifikatu dituzten hiru pertsonek bihar Bilboko epaitegian deklaratu beharko dute. Horrezgainera, auzi honi buruzko mozioa eztabaidatuko da Arrigorriagako udaletxean eta larunbaterako 7etan manifestazioa deitu dute herri honetan. LABeko Alex Azpiazuk eman dizkigu azalpenak.
Bolivian abuztuan Evo Moralesek deitu duen erreferenduma edota Venezuelan egingo diren hauteskundeak biziko dituzte aurtengo brigadetan joan direnek. Hala kontatu digu Ruben Sanchez Askapenako kideak. Talde internazionalistaren webgunean jaso edo ikus daitezke brigadistek bidaltzen dituzten kronikak.
Xabier Izaga kazetariak zirimolaren tartera ekarri ditu Iñaki de Juana Chaos, Enrique Galindo, Egin eta Jose Mari Sagardui.
Olga Landa barnetegietako arduradunak azaldu digunez aurten mendian zeharreko eta ur kirolak egiteko euskarazko ikastaro berriak esakini ditu AEKk. Euskara ikasi eta ikasitakoari eusteko aukera ematen jarraitzen dute.
Agian horrela izango da mundu fisikoan, baina politikan alderantziz gertatzen da. JOSU TXAPARTEGI
Mikel Alvarezekin izan gara uztailaren 24ean Zaldibian egongo den topagune asanblearioa eta autoorganizatua nola antolatu den jakiten. AHTaren aurkako asanbladak lehenago Urbinan egin moduan erresistentzia gunea antolatuko du Zaldibian ere.
Jon Ijurkoren Kaleko Mobida saioan Kataluniako punk-Oi! musika berria entzun da. Besteak beste, talde hauek izango di protagonistak: Assalt 43, Guinness Boys, Skin Spirit, Kommintern, Segona Opció, Remences…