Gabirel Ezkurdiak Zimbabwe herriaren egoera aztertu du
Gabirel Ezkurdia nazioarteko adituak Zimbabwe herriaren egoera aztertu du, herri afrikarraren historia eta egoera sozioekonomikoa azpimarratuz.
Gabirel Ezkurdia nazioarteko adituak Zimbabwe herriaren egoera aztertu du, herri afrikarraren historia eta egoera sozioekonomikoa azpimarratuz.
PSN alderdiaren kongresua iragan ondoren, Nafarroan Estatu Espainolak irabazi egin duela ohartarazi du Floren Aoizek. Hasieran iragarritako helburuak UPN poderetik kentzea baldin bazen ere, politikari gehienen jokamoldea segituz gizartea berriz ere engañatua izan dela esan daiteke.
Zirimolaren tartean Mati Iturraldek ez du ahazten gatazka politikoari irtenbidea bilatzeko aurrez alderdiek ados jartzeko jarri zuten borondatea.
Patxi Gaztelumendik interneteko adituak Ekainaren 17 eta 18a bitarte Mozillaren Firefox 3.0 nabigatzailearen bertsioa jeisteko antolatua zen nazioarteko egunaren arrakasta handia aipatu du. Mundu osoan 8 milioi pertsonek jeitsi bazuten, Euskal Herrian ere jende andanak nabigatzailearen alde jo zuen.
San Juanetan udari ongi etorria ospatzen bada ere, inkisizio garaiara itzuli ote garen galdetu du Sustrai Colinak, eta inkisizio garaiarekin batera, turismoak dakarren arazoak berriz ere pairatu beharko ditugula azpimarratu du: prezioen gorakadak, hondartzak leporaino beteta…
Elhuyar fundazioaren Quark saioan zabor espaziala aztertu dute.
Aritz Usandizagak doinu afrikarrak dakarren Umalali: The Garifuna Women's Project diskoa aipatu du.
Euskal preso politikoen egoera hizpide hartu du Xabier Izaga kazetariak. MIkel Ibañezen egoera larria eta joan den astean atxilotu dituzten Bruño ahizpen kasua aipatu ditu.
Irakasle ohiak uste du orain 30 urteko Sozialistak demokratikoagoak zirela egun baino. Fundamentalismoaren aldeko bidaia egin dutela iruditu zaio.
Barakaldon eta Iruñañ Hezkuntza oposaketak iraganen direla eta, Euskal Herrian Euskaraz taldeko Eulate Zilonizaurrekoetxeak, gure herrian seme-alaben hezkuntzaz arduratuko diren irakasleak euskaldunak izan behar direla azpimarratu, mobilizazioetan parte hartzeko beharra nanarmenduz.
