Madrilgo auzitegi nazionaleko Baltasar Garzon epaileak Ino Galparsoro, Arrasateko alkatea, espetxera bidali aurretik, bere zitazioa inolako frogetan oinarritu gabe egin dela adierazi digu Iñigo Iruin abokatuak. Goizeko 10:00etan zuen hitzordua alkate independentistak eta ordu horretan Galparsororen izena, ez eta inolako ekintzarik ere, ez zela ANVren aurkako sumarioan ageri azaldu du defentsa abokatuak. Goizeko 11:10etan auzitegi nazionalera iritsi den txosten polizialaren ondoren etorri direla frogak gaineratu du Iruinek.
Hotsa:
Hitza:
“Gauerdiko eztularen itzala edo zelan esaten den gabon izoztutako lurraldeetan.-Gabon? Akabo Fandangoa! Redios.”
“-Oraintxe gogoratu dut,-Zer?
-Ez dakidala zergatik egiten dudan.-Zer?
-Me caguen! Ez zara ezertaz ohartzen ala?
Euskal Herrian iragan urtetik pasatako hainbat berri oinarritzat hartuz, Amaia Fontang Labeko kideak sindikatuak eraman dituen borroken inguruan mintztau da, eta poltika liberalaren aurka bestelako gizarte bat eraiki behar dugula azpimarratu du.
Duela bi urte baino bertsolari gehiagok eman du aurten izena Bizkaiko Bertso Txapelketan. Zihara Enbeita antolatze lanetan arituak bertso eskolek izan dutela honetan eragina esan digu. Euskalduna Jauregia txiki gelditu ostean, BECen egingo da abenduan aurten finala, inor kanpoan utzi nahi ez delako.
Serge Gainsbourgen oroimenez euskaraz kaleratu berri den Gainsbourg gainbegiratuz diskoak hartu ditu Katuk morun saioaren lehen minutuak. Ondoren, besteak beste, Billy Bragg, Tindersticks, Ruper Ordorika, Simone White, Roger McGuinn & Calexico eta abarren kantu berriak entzun ditugu.
Hainbat oztopo bizitzen ari dira azkenaldian Euskal Herriko gaztetxeak, hor dugu Bilboko Olabeagako gaztetxearen desalojoa. Baina oztopoak-oztopo 20 urte bete ditu Gasteizko gaztetxeak eta ospakizunetan mugilduta topatu ditugu. Urte hauetan guztietan hiriburuan erreferente bilakatzea lortu du gaztetxeak, hiritarren sostengua izatea. Gaztetxeak eta beraz, gazteek bizia eman diote hiriari eta era berean, gazteak eurak elikatu dira gaztetxeaz. Zorionak!
Patxi Gaztelumendik gure herriaren memoria interneten dituen leihoak aurkeztu dizkigu, Memoriaren autobusa, Ahaztuak eta Bizkaiko CNTren webguneak azpimarratuz.
Moira Millan Euskal Herrian izan da Askapenaren eskutik maputxe herriak bizi duen egoera azaltzen. Txile eta Argentinako estatuek ez dute haien lurraren eta ingurumenaren defentsarik egin. Urrea ateratzeko meategiekin mendiak txikitu, petrolio enpresekin lui ziak eragin eta kutsadura zabaldu, eta Patagonian sei urtegi egin nahi dituzte. Argentinan lege antiterrorista ezarri dute eta lege horrek enpresen zeregina eteten duen ekintza oro “ekintza terroristatzat” hartuko duela dio. Maputxe herria 12.000 urtetan bere ingurua zaintzen naturarekin bat eginda bizi izan da.
Hegoaldeko Ostatuan musika saioan aurreko saioa Jose Afonsoren kantuen bildumari eskaini zitzaion moduan, oraingo hau Jose Afonsoren kantuei egindako bertsioekin burutu da irratsaioa; Dulce Pontes, Madredeus, Setima Legiao, Resistencia, Brigada Victor Jara, Cristina Branco…. Portugaleko musikaririk entzutetsuenek Zeca Afonsori eskainitako homenaldi musikalekin osatu da Hegoaldeko Ostatuaren atal hau.
Hamid Karzai Afganistango presidentearen aurkako atentatua abiapuntutzat hartuta, Gabirel Ezkurdiak Asia Erdiko herri horren historia aurkeztu du, eta gaurko egoera politikoa zein den azaldu.