Zerbait aldatu nahiean, zer eskatuko zenioke zure bizitzari ? Nerea Sanchok gure bizian muga berriak ezartzeko nahiaren inguruan gogoetak egin dizkigu. Gauza ezberdinak lortu nahiean gabiltzalarik, batzuk lortu ezinak diraute, beste batzu aski hurbil. Baina zer nolako hautua egin ?
Dozenaka hezkuntza eragilek bat egin du IruƱean, Estatu espaƱoleko datorren martxoaren 9ko hauteskundeetan abstentzio aktiboaren hautua plazaratzeko. Hezkuntza sistema nazionalaren beharra eta independentziaren aldeko aldarrikapenak egin dituzte.
Greg Dulli (Afghan Whigs) eta Mark Lanegan (Screeming Trees) kantariek sortu berri duten The Gutter Twins taldeak hartu du aste honetako Katuk morun saioaren azala. “Saturnalia” izeneko lehen diskoa argitaratu du The Gutter Twinsek eta datorren apirilean Bilbon aurkeztuko du zuzenean. Lan horretatik hartutako zenbait kantu entzuteko aukera izan da saioan. Horrez gain, Karelean, Lightspeed Champion, Mary Weiss eta Lavender Diamond izan ditu aipagai Katuk morunek, Marah eta Thunder Expressen aste honetako kontzertuak oroitarazi ditu, eta Dexy's Midnight Runners taldearen aspaldiko kantu bat ekarri du gogora.
Paul Petit, Shefield-eko Unibertsitateko historiaurreko irakasleak egin duen ikerketak dio, Sasiola harrobiak ez duela Praileaitzeko aztarnategia kaltetzen. Praileaitzen Lagunak elkarteko kide Fito Rodriguezen ustez berriz, ikerketa horrek ez du funtsik, egin duena profesionala bai baina aditua ez delako. Nahasmena sortu nahi dutela eta kultura babestu beharrean, diru publikoarekin industria bultzatzen ari direla salatu du Rodriguezek.
Hotsa:
Hitza:
Leihoak ireki, eta utzi diezaiegun kaleko soinuei ere sartzen.
ESAIT taldeko Martxel Toledok azken aldi honetan Euskal Herriko Atletismo Federazioak banatutako sariak aipatu ditu, eta nazio eraikuntzan behar dugun Euskal Selekzio baten beharra azpimarratu du.
Patxi gaztelumendik Hala Bedi irratiak asteburu honetan antolatzen dituen Komunikabide alternatiboen jardunaldiak aipatu dizkigu. Egun horietan komunikabide alternatiboak eta teknologia berrien erronkak aztertuko dituzte.
Euskal Herrian Euskaraz taldeak Martxoaren 1ean Ziburun euskararen aldeko manifestaldia antolatuko du. Data horren kari, Eulate Zilonizaurrekoetxeak gure herrian euskararen aurka egin diren hainbat adibide azpimarratu ditu, gure hizkuntzaren defentsarako mobilizatzeko beharra aldarrikatuz.
Gabirel Ezkurdia nazioarteko analista Kubaren inguruan aritu izan da. Fidel Castro bere kargua uzten duela iragarri ondoren, Raul Castrok segida hartu du. Egoera hori oinarritzat hartuz, Ezkurdiak Kubaren desafioak zein izango diren azpimarratu ditu.
Zientzia lantzen duen Elhuyar fundazioko Quark saioak Sator arratoia animaleaz mintzatu dira.